Palojoensuu

Palojoensuu (iparraldeko samieraz: Bálojotnjälbmi), Enontekiö udalerrian dagoen herrixka bat da, Finlandiako Lappi lurraldean. Muonio ibaia herrixkatik igarotzen denez, Finlandiako eta Suediako mugaren ondo-ondoan kokatzen da. Biztanle oso gutxi bizi da bertan, ehun eta berrogieta hamar, eta natura basatiaren erdian dago; mendixkak, aintzirak, oihan basatiak...

1826. urtean, Markkinako eliza bertan kokatu zen, eta inguruko herrixken erdigune bilakatzen hasi zen. Alabaina, nagusitasun horrek ez zuen lar iraun, 30 urte geroago eliza berria Hettan kokatu zelako. Nahiz eta elizak ospea galdu, samitarrek Ozeano Artikora egin ohi zuten ibilaldiaren geltokietako bat izaten jarraitu zuen.

1944-1945 urte bitartean, alemaniarrek, herrixka erasotu egin zuten Laponiako Gerra deritzotenean, eta Finlandiak, berregituratze-lanak egin behar izan zituen bertako hainbat etxe guztiz suntsituta gelditu zirelako.

Ikus, gainera

Kanpo estekak