Palojärvi

Artikulu hau Enontekiöko herrixkari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Palojärvi (argipena)».

Palojärvi (iparraldeko Samieraz: Bálojávri), Finlandiako Enontekiö udalerria osatzen duten herrixketako bat da, Norvegiako mugatik 12 km-tara. Bertako konifera-basoak oso ezagunak dira eta herrixka dagoen Palojärvi aintziraren ingurune naturala marrazten dute.

Antti Juhaninpoika eta Antti Antinpoika Karisto izan ziren XVII. mende bukaeran bertan gelditu ziren lehen biztanle egonkorrak; antzinean, samitarrak lurralde hauetan bizi ziren, baina elur-orein eta ehiza baldintzatuek nomadak bilakatu zituzten, bertan gizarte egonkor bat sortzeko ezgai. Gaur egun, samitarren arbasoek utzitako ondarea dago herrixkan; hala nola, herrixkako diru-sarrera nagusienak elur-orein abeltzaintzatik irabazitakoak izaten jarraitzen dute.

Laponiako Gerran, Palojärvi suntsitua izan ez zen herrixka bakarrenetarikoa izan zen. Izan ere, alemaniarrek Näkkäläko bidea hartu zuten Norvegiarantz eta herrixka, suntsitua izatetik libratu egin zen. Honi esker, antzinako hainbat etxebizitza oraindik zutik gelditzen dira bertan.

Ikus, gainera

Kanpo estekak