Kuttainen

68°22′10.80″N 22°51′16.32″E / 68.3696667°N 22.8545333°E / 68.3696667; 22.8545333

Kuttainen edo Kuttanen (ofizialki, suedieraz eta suomieraz; iparraldeko samieraz: Cuhttás) Muonionjoki, muga egiten duen ibairen ertzean dagoen Enontekiö udalerri finlandiarreko eta Kiruna udalerri suediarreko herrixka bat da. Enontekiö zeharkatzen duen errepidearen inguruan eratzen da herrixka, Hetta hiriburu eta Kilpisjärvi herrixka turistikoaren erdibidean, gutxi gorabehera. 1809. urtean, Errusiako Inperioak Finlandia bereganatu eta Muonionjoki ibaia muga bilakatu zenean, herrixka bitan zatituta gelditu zen, alde suediarrean eta alde finlandiarrean. Lehenengoa, bestea baino handiagoa da eta bertan, dendak, kirol-etxea edo eskola bezalako zerbitzuak aurki daitezke. Herrixkak 500 bat biztanle baino ez dauzka; hala ere, historia mamitsua dauka:

Uste zaharren arabera, Pekka Antinpoika Kuttainen, Haapakylä Ylitornioko herrixkako gizonaren familia izan zen lehena samitarrak nagusi ziren paraje hauetara iristen. Bertan egonkortu eta samitarren kontura irabazi handiak izan zituzten. Apurka, biztanleak erakarri eta herrixka esanguratsua bihurtu zen samitarrek urtero euren elur-oreinekin Ozeano Artikora egin ohi zuten ibilaldian.

Laponiako Gerra garaian, alemaniarrek herrixka erre zuten eta ez zen etxe zaharretatik bat ere zutik gelditu. Hala ere, bizkor berreraikia izan zen eta muga igarotzeko eta kontrabandoaren leku aipagarria bilakatu zen.

Kanpo estekak