Gelotjávri edo Kelottijärvi Enontekiö udalerri finlandiarreko herrixka txikitxo bat da. Kelottijärvi aintziraren ertzean dago, Kaaresuvanto eta Kilpisjärvi herrien artean. Valtatie 21 errepideak bitan banatzen du herria, baina bertatik, Enontekiöko gainontzeko herrixketara joateko aukera dago.
50 bat biztanle dauzka herrixkak eta udalerriko herrixka txikienetakoa da. Suediar Erresumarekin muga egiten du.
Ikus, gainera
Kanpo estekak