Herrialde hauek puntuari eman dioten izena, 1897. urtean Norvegiak eta Finlandiako Dukerri Handiak bertan jarritako harri pilo edo mukuru batetik datorkio. Muga eztabaidak zirela-eta, Suediak ez zuen 1901. urtera arte bere harri puska bertan jarri.
Muga hirukoitza izateaz gain, Finlandiako mendebaldeen dagoen puntua da, eta Suedian aldiz, iparren dagoena.