Cairn gizakiak egindako harri-pila da. Cairn hitza Eskoziako gaelerazko càrn (pluralean càirn) hitzetik dator.[1]
Cairnak seinale moduan erabiltzen dituzte mundu osoko eskualde askotan, mendien tontorretan, ibaietatik gertu edo itsaslabarretan, basamortuetatik tundraraino. Bere tamaina eta helburuak ezberdina dira. Historiaurretik erabiltzen dituzte, hilobi-monumentu moduan eta baita helburu astronomikoekin ere.
Euskal Herrian Aldamin mendiaren tontorrean cairn bat dugu, Gorbeiako natura parkean.
Erreferentziak
- ↑ Drummond, Peter. (2010). Scottish Hill Names. Scottish Mountaineering Trust, 25 or. ISBN 978-0-907521-95-2..
Kanpo estekak