Kanforra formulako substantzia organiko zuria, solidoa, kristalinoa, lurrunkorra da. Usain sarkorra eta zapore berezia ditu[1]. Monoterpenoide bat da, lipido saponifikaezina beraz.
Jatorria
Kanfor arrunta kanforrondotik (Cinnamomum camphora) lortzen da. Kanforrondoa Asian eta Brasilen hazten da. Kanforra zuhaitzaren sustraia, zurtoina edo azala lurrunetan egosiz destilatzen da.
Erromero hostoetako oliotan ere asko dago, lipidoen %10-20a hartzeraino[2].
Historia eta etimologia
Kanfor (gaztelerazalcanfor) izena arabierazkoal-kāfūr hitzetik dator eta hau aldi berean malaysierazkoKapur hitzetik, honek "zuria" esan nahi du[3]. Sumatra uhartearen mendebaldean zegoen Barus itsasportutik esportatzen zen eta Kapur Barus izena erabiltzen zen sarritan produktua identifikatzeko.
XIX mendean zientzilari askok aztertu zuten eta Théophile-Jules Pelouze kimikari frantsesak 1840 urtean kanfor artifiziala lortu zuen. Erabateko sintesi artifiziala Gustaf Komppak lortu zuen 1903an Finlandian eta 1907an komertzializatu zuen[4].
Erabilerak
Hainbat erabilera ditu kanforrak:
Zeluloidearen eta lehergaien fabrikazioan erabiltzen da.
Intsektuentzako toxikoa da eta ondorioz intsektizida gisa erabiltzen da. Bestalde kanfor bolak armairutan ezartzen dira sitsak arropa jan ez dezan.
Sukaldaritza tradizionala: Arabiar tradizioan hamaika sukaldatze liburutan agertzen da jaki gozoen osagaien artean, hala X. mendeko al-Kitab al-Ṭabikh bilduman, nola XIII. mendeko sukalde liburu andaluziar anonimo batean ere[6].
Behar baino dosi handiagoan hartzen bada pozoitsua da. Bi gramoren ingestioak kalteak eragiten ditu gorputzean eta lau gramoko dosia hilkorra izan daiteke.