Azido alfa-linolenikoa edo Azido 9,12,15-oktadekatrienoikoa edo ALA kate luzeko gantz-azido poliasegabe bat da, formula duena. Giza gorputzak bere kabuz sintetizatzerik ez duenez janariaren bidez hartu behar da.
Jatorria
Landareetan ugaria da. Hemen landare batzuen oliotan azido α-linolenikoak osatzen duen portzentaia[1]:
Hemezortzi karbono ditu eta hiru lotura bikoitz azaltzen ditu, 9, 12 eta 15. karbonoetan (18:3∆9,12,15). Molekula anfipatikoa da.
Garrantzia biologikoa
Omega-3 gantz azido multzoan sartzen da. Osasunarentzako oso onuragarria da, baina ezin du gizakiaren gorputzak sortu, beraz dietan hartu behar da. Gaixotasun kardiobaskularrei aurre egiten laguntzen du[2], baina prozesuaren mekanismoa oraindik ez da ezagutzen.
Historia
Adolf Rollett-ek 1909 urtean isolatu zuen azido alfa-linolenikoa[3].