Terpenoakisoprenoen (2-metilbuta-1,3-dieno) polimeroak dira[1]. Lipido ez saponifikagarrien taldean sartzen dira. Landareen olio usaintsuetan agertzen dira gehienbat, baina izaki bizidun guztietan aurkitu dira.
Etimologia
1850 hamarkadan aurkitu ziren lehenengo terpenoak trementinatan eta trementinari alemanierazterpentin esaten zaio.
Egitura kimikoa
Isoprenoen polimerizazioz osatzen dira eta hauen kopuruaren arabera sailkatzen dira. Hala ere azido mebalonikoa moldatuz osatzen direla ikusi da, isopreno isolaturik ez baita naturan aurkitu.
Terpenoek aldaketa kimikoren bat jasaten dutenean terpenoideak sortzen dira, normalean oxidazioz. A bitamina eda adibide bat.
Sailkapena
Trementinan aurkituriko terpenoak bi isopreno ditu. Terpeno hori hartu zen hasiera batean oinarrizko unitatetzat eta sailkapena honen multiploen arabera egiten da.
Seskiterpenoa (terpeno eta erdi, 15 C): Landareetako olio usaintsuetan agertzen dira, ez dira monoterpenoak bezain ugari eta ezagunak.
Diterpenoak (bi terpeno, 20 C): Funtzio ezberdinetako molekulak daude multzo honetan. Ezagunenak fitola, klorofilaren alde hidrofoboa osatzen du, eta giberelina fitohormona.