June Crespo

June Crespo
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1982 (41/42 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
BizilekuaBilbo
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
European Ceramics Work Center (en) Itzuli
(2018ko ekainaren 21a - 2018ko irailaren 12a)
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakartista bisuala
Lantokia(k)Oisterwijk (en) Itzuli
Genero artistikoaEskulturagintza
lithograph (en) Itzuli
marrazkia
junecrespo.com

June Crespo Oyaga (Iruñea, Nafarroa, 1982) euskal herritar artista da. Bere lanak eskulturan, marrazketan eta litografia arloetan garatzen dira.

Biografia

June Crespo Iruñean 1982.urtean jaio zen. Ikasketen aldetik, Arte ederrak Bilbon (UPV/EHU unibertsitatean) gauzatu zituen, 2005.urtean hauek amaituz. Doktore ikasketetan sartu aurretik, Donostian (Loupe and Magnet)[1] eta Austrian (KUB Bregenz)[1] hirietan zenbait praktika artistiko garatu zituen. Honek ezinbestean 2008.urtean kokatzen du, non Doktoretza programa batean murgilduko da, Creating and research in Art[2], izenpean (UPV/EHU,Bilbo).

Artista honen ibilbidea zabaltzen joan ahala, programa artistikoen honespen zein dirulaguntzen euskarriarekin saritua izan da. Esaterako, 2014ean IAPIS (International Artists Studio, Stockholm) programan parte hartzeko aukera jaso zuen Euskal Gobernuaren aldetik. Edota 2015 eta 2017 bitarte De Ateliers (Amsterdam) ikasketa zentruan bere garapen artistikoa loratzeko aukera izan zuen.

Garapen Artistikoa

Garapen Artistikoari dagokionean, June Crespo eskultura, argazkilaritza, marrazketa, litografian eta abarretan aritu da. Zehatzago esanda, bere lan artistikoak irudiek espazioan, arte grafikoetan edota instalazio eskultorikoetan duten eraginera bideratzen dira.

Artista Nafar honen eskulturgintza ikuspegi zabal batekin antzeman daiteke, izan ere, eskaner, fotograma eta xerografiaren bidez objektuak plazaratzen ditu. June Cresporen aburuz, bere obrak Object trouvé korronte surrealistaz iradoki eta Lévi Straussek deskribatzen duen bricoleur logikaren artean kokatzen dira. Hots, artelana osatzen duten materialekin harreman afektivo – asoziatibo bat eraikitzean datza. Honekin, objetuen esanahi anitzen bidea zabaltzeko jomuga du. Material ezberdinak konposizio berean elkartu, hauen artean erlazio berriak osatzeko eta honenbestez, ikuspuntu berriak eratu. Ezin aipatu gabe utzi, espazioak June Cresporen artelanetan duen garrantzia, artelanen zein testuinguraketaren oinarria ere baita.

Juneren artelanetan elementu gizartiarrak argitzen ditu, adibidez, sustatzen dituen materialeak pertsonen etxe, eraikinei erreferentzia eginez, edo lo egiteko zaku bat erabiliz (Voy, si – 2020)[3] . Azalera handiagoko obretan esaterako (Alisa, Artium – 2020)[3] , arima gizatiarra eskulturaren bitartez mantendu ez ezik, argia eta argazkigintza erabiltzen ditu ere lurrean inguratu beharreko konposizio bat eratzeko. Gainera, oso interesgarria da argiaren bidea objetuarekin bat egiten duenean.

Aspaldian ari naiz lanean iraunkortasuna lantzen, jarraipen bat sortzen. Azken erakusketetan aurreko bi urteetako piezak gehituz, elkartuz eta berreginez joan naiz. Elkarrekin pixkanaka hazten ari den multzo bat bezalakoa da, eta nik bakoitzean modu ezberdinean erakusten dut. Gogoko dut ikustea nola antzeko interesek forma ezberdinak hartzen dituzten, adibidez, nola hanka bat hodi bihurtzen den. Mugimendu hori errespetatu nahi dut, harik eta, agian, mozteko unea heldu arte.[4]

Bestelako teknikak: Eskanografia

Surrealismoaren handitasuna eskanografia[5] teknikak sortzen dituen irudietan ikus daiteke. Materiale bat zuzenki eskaneatuz eta hauen artean konexioak eratuz, sentsibilitate zein forma eleganteak ere garatzen hasia da artista Nafartarra. Loreak, beira, rotulagailuak eta lepokoak besteak beste, izaten dira esperimentu objektuak. Honela, minimalismo ezaugarriak barneratu eta errealitate subjektibo bat plazaratuz.

Erakusketa esanguratsuenak

"Forma cerrada pero rota"

Agerikoa da nola Junek ikuslea modu sentikor batean konektatu nahi duen. Bada, paisai mentalekin eta sentiberarekin bat egiten dezaketen materialen hautaketaren arrazoi. Hala nola, “Forma cerrada pero rota” (2016) (EtHall galeria, Bartzelona)[6] mundu fisiko eta barnekaldearen artean ez ditu ezberdintasunak ezartzen, baizik eta artelanarekin geroz eta harreman naturalagoa izatea saiatzen da. Hona hemen, egunerokotasunak baita memoriak ere bere lanetan duen garrantzia. Juneren pertsona ez ezik, bere objetuek ere diskurtso bat konposatzen dute. Hala nola, artelanak inguratzearen ekintzak, hauek modu sentikor, bolumetriko, barne sistema bat bezala ere antzematera eraman gaitzake.

Aipu honen bitartez Juneren helbura baieztatu eta argitu egiten da batik bat:

"Flores, cemento y el árbol que te parió"

“Flores, cemento y el árbol que te parió” (2016)[7] , Juneren lan nabarmenetako bat da. Bi planoetan banatzen da, bertikala eta horizontala. Honela, erakusketaren elementu ezberdinak pareta txuri eta lur grisean kokatzen ditu. Artistaren jomuga Amsterdamen bizitako ikasle egunerokotasuna eta antropologia, amets, arte historia eta Clarice Lispector emakumearen begiradarekin nahastea da. Bi unibertso hauek eskultura, intuizio eta askatasunaren bitartez islatzen ditu. Obra berrienetan bada ere, bere bizitzaren pribatasuna ezagutzera gonbidatzen gaitu. Bere eguneroko erregistroaren gordailu gisa, hodiak erabiltzen ditu 1:1 eskalan[8]. Emakume honentzat, irudiak konektatzeko artikulazioak baitira, barne zein kanpo bizipenen artean ere. Ura, gasa edota elektrizitatea bere irudimenarekin konektatzen dute eta hortaz, hodien eukeraketa.

Erakusketan hodiak lurrean ipintzen dira, gobernu amerikarra kritikatzen duten aldizkari (Avant-Garde (1968-1971))[7] argazkiekin batera. Honek, aldarrikapena ez ezik, kontrapuntua erakustea du fin. Izan ere, argazki hauek psikodelia eta arlo sexualak jorratzen dituzte.

Artista honen neurriak oreka, tentsioa, erresistentzia eta presioaren araberakoak dira. Ezaugarri inmaterial hauek oso eraginkorrak baitira emakume honen lanetan.

Orokorrean, Juneren eskulturetan gorputza da objetuek isladatzen dutena. Erretratu- objektu erlazioaren ideia artista Dadaista batzuetan baita Crespo artistarentzat esanguratsuak diren abangoardia ere adierazgarria da.

"Cuerpo a través"

Adibide zehatzak jartzearren, “Cuerpo a través” erakusketa 2020eko abendutik 2021 maiatzeraino biziki azaleratu zen, 2017 eta 2020.urte tarteetan eginiko 24 artelanez osatua. Honetan, aipatutako materialen ezberdintasuna, aniztasuna zein kontrastea ere jorratu nahi zituen. Eskultura bolumenaren sinonimoa litzateke, eta horregatik Junek bere erakusketetan moldeen erabilera azpimarratzen eta plazaratzen du. Hauek bere artearen jatorria, prozesuaren aztarnen biltzaile baitira.

Bestetik, Juneren artelanetan gorputza askotan nabarmentzen da. Esaterako, 60 eta 70. hamarkadetako aldizkari emakumeak adibide gisa hartuz (Daytime Regime edo Brancusiren adibideak), hauek hormigoi blokeetan harrapaturik baitzeuden. Junek kasu, elementu figuratiboak materialak balira bezala lantzen ditu, zuloak, tolesdurak eginez euren dentsitate eta forma galdu gabe eta hormigoi horren irudimenera hurbilduz.

"Ser dos"

“Ser dos” (2017) [9] erakusketan, manikiak dira begirada guztien erdigune. Izan ere, mukulu biribileko eskulturgintza adierazi nahi du. Non, espazioaren aldaketak begiradaren aldaketa ere eragozten duen, batzuetan irudia eta esanahia azpimarratuz eta besteetan, materia besteak beste. Jatorrizko materiala erakusten du artelanetan, zirrikitu edo nabardurekin, honela ezaugarri abstraktuak loratu edozein gorputza onartuz. Bi gorputzekin erlazio sexual ez binario bat islatu nahi du, bi gorputza haien artean nahasiz eta osotasuna konposizioari emanez. Mugimendua ezartzea ezinbestekoa da Juneren edozein artelanean[10], horregatik, elementu antropomorfikoen abstrakzioa, edo ura jatorriz garraiatzen zuten hodien txertaketa interesgarria izanen zaio. Horrenbestez, azalera, proportzio eta norabideen neurriak aldatu, batzuen forma hieratikoa mantendu edota fokoa xarma berezia duten horietan kokatu. Ohikoa da Nafartar honen garapenean, piezen metaketa edota gorputz ezberdinez osatutako blokeak aurkitzea.

Erakusketa honetan June Cresporentzat manikien erabilpena abstrakzio pausuak dira, gorputzaren xehetzea[11] litzatekeena. Gorputzaren ideia artelan honen hastapena izanik, elementu ezberdinak apurtu, metatu, bikoiztu eta honela gorpu berri bat eratzen da. Tentsio berriak begirada berriekin bateratzen diren artelanak plazaratzen ditu.

Banakako erakusketak

June Crespo artista euskaldunak hainbat erakusketetan parte hartu du, alegia, banakakoak edota taldeka izan direnak. Banakako horiei erreparatuz, Bilbo hiriak hastapenetatik anitz jaso ditu. Esaterako, 2013ean Amatista, 2015ean Cosa y tú, 2017an aipatutako Ser dos edota 2022ean Entre alguien y algo[12]. Madril edo Bartzelona bezalako hiriek 2016 eta 2020 urte tarteetan Voy, sí eta Chance Album nº1[2] bezalako erakusketei harrera eman zieten. Bestetik, Espaniatik kanpo bidaiatu duen artea ekoiztu du, adibidez 2022.urtean Bolognan aurkeztutako Acts of Pulse. Juneren obrak biziki Gasteizeko Artium Museoan egon dira, batik bat Helmets[2] obra konposizioa besarkatuz.

Talde-erakusketetak

Arte Garaikidearen adibidea bilakatu da artista Nafartar hau. Hori dela eta, talde erakusketa ospetsu askoren protagonista dugu. Hots, Europatik at, …Ahí pero vacío (2017) eta Ojos en almendra por círculos y puntos Círculos por ojos y puntos en almendra Puntos y almendras por círculos en ojos (2022)[2] Mexikon berriki lana aurkeztu du. Buenos Airesen ere, 2011.urtean aritu zen bere lehen artelanetakoak zirenak eskaintzen[1]. Ipar Amerika behatuz, New Yorkeko arte garaikidean murgildu eta bere lana 2014.urtean Hitting it off [13] izeneko erakusketan loratu zituen.

Kontinentean barrena, Varsovia (2018 - Internal view)[2], Estokolmo (2014- Open House)[2], Amsterdam (2017- Deep State,)[2], Viena (2019- Assistants of the void)[2], Paris (2022- Fata Morgana)[2], lehen urratsak Belgikan (2012- Esta puerta pide clavo)[2] edota azkenaldian lortutako Veneziako erakusketa: 2022ko The Milk of Dreams,Cecilia Alemaniren eskuz burutatako Veneziako, 59. bienala[2][14]. Bada, estatu mailan ere oihartzun handia eduki duen artista, Tenerife, Valladolid, Bilbo, Iruñea, Santanderreko Botin Zentrua, Madril, Bartzelona edo Donosti zeharkatu baititu bere artearen bitartez.

2024an Donostiako Tabakaleran Eduardo Txillidaren eta Nestor Basterretxeren mendeurrena zela eta, eskultura garaikideari eskainitako Larruak eta izurrak erakusketan June Crespok parte hartu zuen, Nora Aurrekoetxea, Sahatsa Jauregi eta Kimia Kamvari euskal eskultoreekin batera, baita Yael Davids (Tzuba kibbutza, Israel, 1968), Iman Issa (Kairo, 1979) eta Lucia Koch (Porto Alegre, Brasil, 1966) artistenak ere —bakoitzaren lan bat, hain zuzen—, Laura Valles Vilchez komisarioa zela.[15]

Sariak

  • 2010 Arte e investigación Montehermoso Zentru Kulturalean, 2010[1].
  • Gure Artea, 2013[2].
  • Generación 2017 Fundación Montemadrid, 2017[2].
  • Arte Plastikoetako Begi Kritikoaren Saria, 2018[16]
  • María José Jove Fundazioaren Nazioarteko Arte Saria, 2019[17]

Erreferentziak

  1. a b c d June Crespo | BilbaoArte. (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
  2. a b c d e f g h i j k l m «Bio» June Crespo (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
  3. a b AA.VV., Helmets. "Cuerpo a través". Conversación entre June Crespo y Susana Gonzalez.. Edita Fundación María José Jove., 36-105 or. ISBN [[Special:BookSources/978-84-09- 23571-1|978-84-09- 23571-1]]..
  4. Crespo, June. (2020-04-27). «Iñaki Imaz y June Crespo en conversación, Revista Eremuak #4, 2017» June Crespo (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
  5. calzbert. (2014-12-14). «June Crespo's Scanographs, Peio Aguirre» June Crespo (Noiz kontsultatua: 2023-03-01).
  6. Crespo, June. (2017-01-02). «Forma cerrada pero rota, entrevista por Marc Navarro, El Estado Mental» June Crespo (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
  7. a b Crespo, June. (2017-01-25). «Flowers, cement and the tree on which you grew, Rosa Lleó» June Crespo (Noiz kontsultatua: 2023-03-01).
  8. Crespo, June. (2017-01-25). «Flowers, cement and the tree on which you grew, Rosa Lleó» June Crespo (Noiz kontsultatua: 2023-03-01).
  9. Crespo, June. (2017-12-19). «Catalina Lozano on Ser Dos, exhibition at CarrerasMugica gallery 2017» June Crespo (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
  10. Navarro, Marc. (2017). [https://junecrespo.com/texts/forma-cerrada-rota-entrevista marc-navarro-estado-mental/ Forma cerrada pero rota, entrevista por Marc Navarro, El Estado Mental. June Crespo.. ].
  11. del Castillo Aira, N. (2021). Ante un nuevo funcionamiento de la imagen. Conversaciones con Anthea Hamilton y June Crespo (Doctoral dissertation, Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea).. .
  12. «June Crespo Oyaga» PINNAC - Pintura Navarra Contemporánea 2013-05-17 (Noiz kontsultatua: 2023-03-01).
  13. «‘Hitting It Off’ at P!» Observer 2014-02-05.
  14. «June Crespo artistak Veneziako Bienalean parte hartuko du» EITB 2022-02-03 (Noiz kontsultatua: 2023-03-01).
  15. «Eskultura, gorputzaren tolesetan» Berria 2024-02-24 (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
  16. RTVE.es. (2018-12-11). «La escultora June Crespo, Premio El Ojo Crítico de RNE de Artes Plásticas» RTVE.es.
  17. «La creadora navarra June Crespo, premio internacional de arte María José Jove» La Voz de Galicia 2019-06-05.

Bibliografia eta Webgrafia

  • AA.VV. Helmets. “Cuerpo a través”. Conversación entre June Crespo y Susana Gonzalez” pp. 36 105. Edita Fundación María José Jove. 2020. ISBN: 978-84-09-23571-1
  • Bio. (2022b, noviembre 29). June Crespo. https://junecrespo.com/bio/(Móstoles, 2010), Entornos Próximos (Vitoria-Gasteiz, 2008) y en la Galería Carreras-Múgica (Bilbao, 2008).
  • C. (2016b, diciembre 14). Varios acercamientos formales a una escultura de , Miren Jaio. June Crespo. https://junecrespo.com/texts/el-estado-mental-texto-por-miren-jaio/
  • Crespo, J. (2017c, diciembre 19). Catalina Lozano on Ser Dos, exhibition at CarrerasMugica gallery 2017. June Crespo. https://junecrespo.com/texts/catalina-lozano-on-dos-exhibition-at-carrerasmugica-gallery/
  • Crespo, J. (2017c, diciembre 19). Catalina Lozano on Ser Dos, exhibition at CarrerasMugica gallery 2017. June Crespo. https://junecrespo.com/texts/catalina-lozano-on-dos-exhibition-at-carrerasmugica-gallery/
  • Crespo, J. (2020, 27 abril). Iñaki Imaz y  en conversación, Revista Eremuak #4, 2017. June Crespo. https://junecrespo.com/texts/inaki-imaz-y-june-crespo-en-conversacion-revista-eremuak-4-2017
  • Crespo, J., Revuelta, M., & Bilbao, A. Z. A. (2018). Fotografía sin cámara/uno mismo como instrumento de trabajo.
  • del Castillo Aira, N. (2021). Ante un nuevo funcionamiento de la imagen. Conversaciones con Anthea Hamilton y June Crespo (Doctoral dissertation, Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea).
  • del Castillo Aira, N. (2021). Ante un nuevo funcionamiento de la imagen. Conversaciones con Anthea Hamilton y June Crespo (Doctoral dissertation, Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea).
  • Egialde, E. M. (2021). June Crespo: Cuerpo atravesado. Centro de Investigação e Estudos em Belas-Artes (CIEBA), Faculdade de Belas-Artes, Universidade de Lisboa, 12(34), 92.
  • Flores, cemento y el árbol que te parió - Crespo, J. (2017a, enero 25). Flowers, cement and the tree on which you grew, Rosa Lleó. June Crespo. https://junecrespo.com/texts/flowers-cement-and-the-tree-on-which-you-grew-rosa-lleo/
  • J. (2017, 25 enero). Forma cerrada pero rota, entrevista por Marc Navarro, El Estado Mental. June Crespo. https://junecrespo.com/texts/forma-cerrada-rota-entrevista marc-navarro-estado-mental/
  • J. (2017, 25 enero). Forma cerrada pero rota, entrevista por Marc Navarro, El Estado Mental. June Crespo. https://junecrespo.com/texts/forma-cerrada-rota-entrevista marc-navarro-estado-mental/
  • June Crespo | BilbaoArte. (s. f.). https://bilbaoarte.org/Artists/june-crespo-oyaga/
  • P. (2018, 3 febrero). June Crespo Oyaga. PINNAC - Pintura Navarra Contemporánea. http://pinnac.museogustavodemaeztu.com/crespo-oyaga-june/

Kanpo estekak