Azken urteotan populazio hazkunde handia izan du; arrazoi nagusi batzuk hauexek dira: bake akordioa eta dagoeneko estatu baten moduan ari den egitura politiko baten hiriburua izatea, petrolioarekin loturiko dirua eta txinatarrak bertara lan egitera eta eskualdeko garapenean esku hartzera joatea.
Bere biztanleria kalkulatzea eztabaidagaia izan da, egoera politikoa dela medio. 2008ko apirila eta maiatzean Sudango 5. errolda egin zen baina arduradun politiko hegosudandarrek ez zituzten emaitzak ontzat jo[2].
Hirian bari herrikoak izan dira bertoko biztanleak eta batzuetan SPLA/M Hego Sudango talde independentistako buru gehienak diren dinka herrikoekin ika-mikak egon dira[4].
2005eanSudanese People's Liberation Armyk (SPLA) hiria hartu zuen eta urte berean sinatutako bake itunaren arabera Hego Sudango hiriburua da, denbora batez behin-behinekoa Rumbek izan bazen ere. NBEren presentzia ere handituz joan zen, lehenago laguntza humanitarioa Kenyatik eraman behar zitzaielako oso egoera latza bizi izan zuten hegosudandarrei; Office for the Coordination of Humanitarian Affairs (OCHA) izenekoa antolatu zuen hirian eta apurka-apurka egoera hobetuz joan zen.
Iturria (1): World Meteorological Organisation [6]
Iturria (2): World Weather and Climate Information [7] for rainfall.
Azpiegiturak
Ibai-portu garrantzitsua da, Niloaren ibilguko hegoaldeko azken geltokia; 2007an berriz ireki zuten, hobekuntza lanak egin ostean.[8] Gerra baino lehen, eskualdeko garraiogune garrantzitsua zen, eta handik errepide batzuk abiatzen dira (gehienak, asfaltatugabeak[9]) Kenyara, Ugandara eta Kongoko Errepublika Demokratikora. Azken urteetan azpiegitura horiek guztiak konpontzeari ekin zaio, Ugandara doan errepidetik hasita; lan horretan eguraldia ere kontra izan dute, euri sasoi luzeak martxotik urri arte irauten duelako.
Hirira ez da trenbiderik heltzen; Hego Sudango eta Ugandako gobernuek azken honetako iparraldean dagoen Gulu hiritik Jubaraino helduko litzatekeen trenbidearen proiektua lantzen ari dira; hortik dagoeneko tren zerbitzua duen Waura luzatuko litzateke. Bi gobernuek egitasmo honen gaineko ituna sinatu zuten 2008ko abuztuan[10]. Hala ere, 2010ean Jubarako trenbide lotura zuzenean Kenyatik egiteko aukeraz hitz egin zen[11].
Unibertsitatea
Jubako Unibertsitatea, izen hori izan arren, denbora luzez Khartumen kokatuta egon zen; azken urteotan Hego Sudango hiriburura lekualdatuz joan da eta goi mailako irakaskuntzako ikastetxe nagusia da. Ingelesa da erabiltzen den hizkuntza[12].
↑Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman HegoSudanenIzenaEuskaltzaindia izeneko erreferentziarako