Dinka (dinkeraz: Jiɛ̈ɛ̈ŋ) Hego Sudango talde etniko nilotikoa da, Nilo ibaiaren arroko Bahr el Ghazal, Jonglei, Kordofan eta Nilo Garaian bizi dena. Herrialdeko talde etniko handiena da: 4,6 milioi lagun 2011n. Nekazaritzari eta abeltzaintzari lotutako ekonomia dute: sasoi lehorrean abereak zaintzen dituzte ibai alboan, eta artatxikia (awuou) eta beste ale batzuk laboratzen dituzte sasoi euritsuan. Dinkera da beren hizkuntza.[1]
Erreferentziak
- ↑ Kuiper, Kathleen. Dinka. Encyclopaedia Britannica, britannica.com (Noiz kontsultatua: 2019-08-30).
Kanpo estekak