Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
AEB, Ingalaterra Berria. Kostaldeko herri turistiko batean marrazo erraldoi batek hainbat erasotan lagun hil batzuk edo zauritu ditu. Horrek guztiak larrialdia eragin eta inguruko turismoan kalte ekonomiko larria ekar dezakenez, alkateak (Murray Hamilton) hondartzak turistei itxi edota jazotakoaren berri emateari uko egin dio, guztia ezerezean geratuko delako itxaropenaz. Baina jada hondartza udatiarrez lepo dagoenean, marrazoak berriz ere beste pertsona bat hil du. Horrek jendearengan izuikara itzela eragin duenez, udalak marrazo hiltzaile hori akatzeko ardura hiru gizon ausarti eman die: herriko udaltzain buruari (Roy Scheider), biologo bati (Richard Dreyfuss) eta eskarmentu handiko marrazo arrantzale bati (Robert Shaw).
Menemsha arrantzale herria: filmaren portua bertan girotu zen.