Filma honek ikuslego aldetik arrakasta handia izan zuenez, bi jarraipen izan zituen: Poltergeist II: The Other Side (1986), Poltergeist III (1988), bi hauek lehenbiziko filmak baina arrakasta gutxiagoz, gainera 2014an izen berdineko Poltergeist berregokitzapena ere filmatu zen.
Argumentua
Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Kaliforniako erdi mailako estatubatuar familia arrunt bat giro atsegineko auzo batetara bizitzera lekualdatu berri da, baina ustezko ametsezko etxean gauza arraro eta beldurgarriak gertatzen hasten dira, azalpen normaletik at dauden naturaz gaindiko fenomenoak, hots, poltergeist bat.