Gau batez, AEBtakoIndiana estatuko udalerri batean, bere etxetik hurbil Roy Neary-k (Richard Dreyfuss) zeruan objektu hegalari misteriotsu batzuk ikusi ditu. Ordutik aurrera ikusi duena ulertutzeko obsesionatu eta bere emaztetik (Teri Garr) urruntzen joango da. Bstalde, horrelako gertakarien lekuko izan den Jillian Guiler (Melinda Dillon) izeneko emakumeak babes emango dio. Elkarrekin heuren bizitzak nashatu dituen misterioari erantzun bat topatzen saiatuko dira. Era berean, Claude Lacombe (François Truffaut) frantziarraren ardurapeko nazioarteko zientzialari talde bat Objektu Hegalari Ezezagunen agerpenak eta fenomenu arraroei buruzko ikerketa bati ekin diote.
Filmaren Hirugarren Motako Hubileko Topaketakufologian Hynek Sailkapenaren arabera hurbileneko topaketa motak izendatzeko era da. RR3 mota (3a hurbileko topaketa, OHE bat edota haren barneko izakiak ikustean izan ohi da.
Filmak 5 motararterainoko (RR5) topaketak erakusten ditu, azkenean protagonistek OHE batetako izakiekin harremanetan jartzea lortzen duten arte. Halere, RR5 mota aurretik Josef Allen Hynekek burututako sailkapena baina berriagoa da.
Kode musikala
Estralurtarrekin harremanetan jartzeko balioko duen kode musikala da, doinua jotzeko ARP 2500 sintetizatzaile modular handi bat erabili zen, halere soinu banda John Williams musikagileak konposatu zuen. Spielbergek soinu banda baina askoz ere sinpleagoak zen doinua eskatu zuen, hau 5 notetara mugatua zegoen erronka batean bilakatu zelarik. Williams eta bere hurbilekoek zuzendariari 5 notetatko doinu ugari proposatu zizkioten, azkenean filma entzuten dena aukeratu zelarik.
Doinua honako hau da: Sol (4) La (4) Fa (4) Fa (3) Do (4). Parentesi arteko zenbakiek zortzidunaren zenbakiak adierazten dituzte.
Kode musikal hau filma eta telebista saio askotan parodiatua izan da. Adibide gisa:
South Park marrazki bizidun telesaileko hamabigarren denboraldiko No hi ha més Internet izeneko seigarren atalean, ez dabilen «internet» sarearekin harremanetan jartzeko kode musikala.