Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Massachusetts estatuaren kostaldea. Marrazo zuri handi batek Amity Island herrian izuikara zabaldu zuenetik jada lau urte igaro diren arren, Martin Brody (Roy Scheider) poliziaburuak kezkaturik jarraitzen du. Halere, Larry Vaughn (Murray Hamilton) alkateak turismoa berriz ere herrira erakartzeko hainbat proiektu martxan jartzeko zalantzarik ez du izango. Bi urpekarik marrazo arriskutsua agertu zen eremua arakatuko dute eta irentsiak izango dira. Haien desagerketak Brodyren harreta berpiztuko du: udaldia hasi da eta herria turista ugariz betea dago. Bienbitartean, mutil gazte talde bat, tartean Brodyren semeak, hurbileko penintsula batera egun pasa doaz.