Give Peace a ChanceJohn Lennonek idatzitako abestia da, hasiera batean, Lennon/McCartney izenpean (John Lennon eta Paul McCartney. Hala ere, Lennon hil eta gero 1972an grabatutako Live in New York City berriro editatu zutenean, John Lennonen izenpean soilik egin zuten akreditazioa. Gauza bera gertatu zen 2006koThe U.S. vs. John Lennon programa bukaeran agertu ziren kredituetan.
1969komartxoaren 20an egingo zen ezkontza egun seinalatua izango zela bazekiten eta John eta Yokok mundu bakea sustatzeko erabili nahi izan zuten. Eztei-bidaia Amsterdameko Hilton hoteleko presidenteen suitean eman zuten, martxoaren 25etik 31ra arte hantxe egon zirelarik eta munduko prentsa bere logelara gonbidatuz. Prentsak morbo handia espero zuen, baina bikotea ohean eserita egon zen denbora osoan. 7 egun hantxe egon ondoren, Vienara bidaiatu eta prentsa konferentzia eman zuten.
Ohean Montrealen
Bigarren oheratzeaNew Yorken egiteko asmoz ibili ziren, baina John ezin zen AEBetara sartu, 1968ancannabis kontsumitzen harrapatu zutelako. Bahametara aldatzea pentsatu zuten, Sheraton Oceanus hotelera, baina bero izugarria tokatu zitzaien eta Montrealera joatea erabaki zuten.
1969komaiatzaren 26an joan ziren Montrealera eta Queen Elizabeth hoteleko 1738, 1740, 1742 eta 1744 logelak hartu zituzten. Egon ziren 7 egunetan, Timothy Leary, Tommy Smothers, Dick Gregory, Murray el K, Al Capp eta beste batzuk gonbidatu zituzten eta ia gehienek Give Peace a Chance bake himnoa abestu zuten, ekainaren 1ean Perry Andrék grabatuko zuena[1].
1969ko abenduan, John eta Yokok bakearen aldeko mezuak zabaldu zituzten:
«
WAR IS OVER! If You Want It - Happy Christmas From John and Yoko
»
Idatzia
John eta Yoko ohean egin zuten agerpenean, kazetari batek zer egin nahi zuen galdetu zion Johni eta horrela erantzun zuen abeslariak:
Esan bezain pronto, esaldia gustatu zitzaion eta abesti bilakatzen hasi zen. Behin baino gehiagotan abestu zuen ohean zegoen bitartean eta, 1969ko ekainaren 1ean, inguruko almazen batean 8 pistako grabagailu bat alokatu, logelara itzuli eta grabatu egin zuen.
Grabazioa
John Lennonek grabatu zuen eta single batean editatu zuten, Plastic Ono Band izena emanez.
Abestia 1969komaiatzaren 26an grabatu zuten Montrealen (Kanada) eta Queen Elizabeth hoteleko 1742. logelan. Dozenaka kazetari eta ospetsua zen jendea zegoen inguruan, lehen aipatutako Timothy Leary, Tommy Smothers, Dick Gregory, Murray el K, Al Capp eta Petula Clark, Allen Ginsberg eta beste asko. Lennonek gitarra akustikoa jo zuen eta Smothers Brothers bandako Tommy Smothersek lagundu zion berearekin.
1991n, Yoko Onok hainbat artistarekin batera egin zuen bertsio bat Golkoko gerraren aurrean protesta egiteko xedean. Hurrengoak izan ziren, besteak beste: