Genetikoki eraldatutako organismoa (GEO) edo Jitez Aldatu(tako) Organismoa (JAO)[1]ingeniaritza genetikoko[2][3] teknikak erabiliz material genetikoa eraldatu zaion biziduna da. Definizio estatubatuarrek, aldiz, hautespen artifizial[4] bidez egindako eraldaketak izan dituzten organismoak ere sartzen dituzte. Ingenieritza genetikoak organismoaktransgenesiaren edo cisgenesiaren bidez eraldatzea ahalbidetzen du, genomangene baten edo gehiagoren intsertzioaren bidez. GEOen artean, mikroorganismoak, landareak, intsektuak, arrainak eta beste animalia batzuk daude. Organismo horiek janari transgenikoen iturri dira, eta elikagaiez gain, ikerketa zientifiko ugaritan erabil daitezke beste ondasun asko ekoizteko. GEO sigla estuki lotuta dago «organismo bizidun eraldatu» termino tekniko legalarekin. Definizioa Cartagenako Protokoloan sortu zen, eta honakoa da: bioteknologia modernoen bidez lortu den eta material genetikoen konbinazioa daukan edozein bizidun. Gainera, tresna horrek GEO bizien nazioarteko salerosketa erregulatzen du.
Teknikak
Eraldaketa genetikoetan, mutazioa, insertzioa eta geneen delezioa erabil daitezke, besteak beste. Txertatzen den material genetikoak beste espezie batean du jatorria, naturan geneen transferentzia horizontalean gertatzen den moduan, eta transferentzia hori artifizialki egiteko hainbat teknika erabil daitezke. Adibidez, geneak birusen bidez txerta daitezke, edo orratz ultrameheak edo gene-kanoiak erabil daitezke zelularen nukleoan gene horiek sartzeko. Gainerako tekniken artean, material genetikoa animalia eta landareei transferitzeko gaitasuna duten organismoak daude, hala nola lentibirusak eta Agrobacterium tumefaciens bakterioa[5][6].
Transgenesiaren aplikazioak elkarrengandik gutxi gorabehera bananduta dauden espezieen artean hereda daitezkeen geneak transferitzea ahalbidetzen du; adibidez, ipurtargietan dagoen gene bat zezen batera transferi daiteke. Hala ere, geneen transferentzia gertu dauden espezieen arteko gurutzaketak egiteko ere erabil daiteke, gurutzaketa-teknika klasikoek huts egiten dutenean. Teknika berri horien alderdi berritzailea izan daitezkeen aplikazioak dira berehalako onura ekonomikoak, batez ere medikuntza- eta elikagai-sektoreek lortzen dituztenak. GEOek eztabaidak eragin dituzte EBn, bai eta gogoeta etikoak ere, genetikoki eraldatutako organismoak merkaturatzeari[7] eta Europako araudiari buruz. [8]Bioteknologien barruan, GEOak 1990. urtetik aurrera egindako ikerketa-arlo baten parte dira, finantziazio publiko zein pribatutik abiatuta ikerketa eta garapenean inbertsio ugari egiteko helburua duena.
Material genetikoaren manipulazioa egiten denean, manipulatutako materiala heredagarria edo ez-heredagarria izan daiteke, erabilitako prozesuaren eta inplikatutako geneen arabera.
Historia
Nahiz eta gutxienez duela 10.000 urte gizakiak landareen eta animalien karga genetikoa zeharka modifikatu duen, 1973 urtean lortu zen Herbert Boyer-en eta Stanley Cohen-en eskutik organismo baten DNA bigarren organismo bati transferitzea. Urte berean, Rudolf Jaenísch-ek arratoi transgenikoa sortu zuen, historiako lehenengo animalia transgenikoa izan zena. [9] Hala ere, modifikazioa ez zen ondorengoetara transmititu. 1981ean, Frank Ruddle-k, Frank Constantini-k eta Elizabeth Lacy-k DNA purifikatua arratoi baten enbrioi zelulabakarrean injektatu eta material genetikoa hurrengo belaunaldira transmititzen zela frogatu zuten[10][11].
1983an lehenengo tabako-landare transgenikoa sortu zen. Michael W. Bevan-ek, Richard B. Flavelle-k eta Mary-Dell Chilton-ek garatu zuten antibiotikoarekiko erresistentziaren genea Agrobacterium bakterioaren T1 plasmidoarekin konbinatzen zuen gene kimerikoa sortzea lortu zuten. Tabakoa plasmido horrekin modifikatutako bakterio batekin infektatu zuten, eta ondorioz, gene kimerikoa landarean txertatu zen. Ehunak kultibatzeko teknikak erabiliz, genea zuen tabako-zelula bat aukeratu eta horretatik abiatuta, landare berri bat garatu zen[12].
Hazi eta landare transgernikoak XX. mendearen bigarren erdialdean hasi ziren ekoizten eta merkaturatzen. Horien erabilera eta merkaturatzea hainbat herrialdetara hedatu da, daukaten produktibitate altuagatik eta izurriteekiko duten erresistentziagatik[13]. Hala ere, onarpenaren aurkako mugimendu bat dago, gizakien osasunerako eta elikadurarako seguruak eta komenigarriak ez direla argudiatzen duena, nahiz eta jarrera hori babesten duen ebidentzia zientifikorik ez egon. GEOetatik eratorritako elikagaien ekoizpenari eta salmentari buruzko legeria nabarki aldatzen da herrialde batetik bestera. Herrialde batzuek transgenikoen ekoizpena baimendu dute transgenikoen segurtasunaren ikerketaren emaitzak aintzat hartuta, baina beste batzuek aldiz, transgenikorik gabeko lurraldea aitortzea erabaki dute.
1993an egon ez arren, 2011n GEOekin landatutako azalera 160 milioi hektareakoa zen jada ISAAAren arabera, hots, Nekazaritza Aplikazio Bioteknologikoak Eskuratzeko Nazioarteko Zerbitzuaren arabera (International Service for the Acquisition of Agri-biotech Applications zerbitzua), zeina bioteknologiaren sustapenerako gobernuz kanpoko erakunde bat den [14]. Hori mundu mailako nekazaritzako lurren % 3 da, baina zenbait herrialdetan, Estatu Batuetan, adibidez, nekazaritza-azaleraren % 18 eta lur goldagarrien % 47 dira[14][15]. Erakunde beraren arabera, artoa, soja eta kotoia bezalako labore transgenikoen produktuen merkatuak 160 bilioi dolar mugitzen ditu urtean (2011ko datuak), eta genetikoki eraldatutako 13,2 bilioi hazi saltzen ditu[14]. Dena den, laborantza-azalerei buruzko zifrei balio handiegia eman zaiela uste dute erakunde ekologistek[16].
2010eko maiatzean, Science aldizkariak zientzialariek sintetizatutako genoma integraleko lehen organismoaren berri eman zuen, baina hori ere ez da "sorkuntza", berez aurretik baden genoma batetik abiatutako fabrikazio artifiziala baizik[17][18].
GEOen erabilerak
Ikerkuntza
Genetikoki eraldatutako organismoen lehen erabilpenetako bat ikerkuntza alorrean egin zen. Hainbat organismotan geneen txertaketaren, delezioaren eta transposizioaren bidez, gene jakin batzuen funtzioa zehaztu daiteke. Hori eragiteko era bat knock out teknika da, zeinaren bidez gene bat edo gene talde bat desaktibatzen den fenotipoan aldatzen diren ezaugarriak identifikatuz. Bestalde, gene jakin batzuen funtzioa gainestimulatzeko sustatzaileak erabil daitezke.
Aldaketa genetikoaren bidez, animaliek gizakienen antzeko gaixotasunak pairatzea lor daiteke. Horri esker, gaixotasun horien ikerkuntzarako eta horiei aurre egiteko sendagaien proba aurreklinikoetarako eta terapietarako eredu gisa erabil daitezke. Ralph L. Brinster eta Richard Palmiter ikerlariek teknika horiek garatu eta 1980ko hamarkadan, sagu, arratoi, untxi, ardi eta txerri transgenikoak sortu zituzten. Horrez gain, zenbait giza gaixotasunen lehen modeloak garatu zituzten, horien artean onkogene batek eragindako lehen kartzinoma.
Ugaztunetan ingeniaritza genetikoaren prozesua geldoa, neketsua eta garestia da. Hala ere, teknika berriek errazago eta zehatzago egiten dituzte aldaketa genetikoak kasu jakin batzuetan[19].
Produktu terapeutikoen fabrikazioa
Genetikoki eraldatutako organismoak gizakientzako erabilera terapeutikorako produktuak fabrikatzeko ere erabil daitezke, hala nola, farmazia-industriara bideratutako sendagaiak ekoizteko edota xenotransplanteetan ezartzen diren ehunak sortzeko[20].
Iraganean, oso arraroak eta garestiak ziren zenbait gaixotasun eta asaldura larriak tratatzeko erabiltzen ziren giza proteinak, intsulina, hazkunde-hormona (somatotropina) eta gatzapen-faktorea, besteak beste. Egun, ordea, bakterio eta legamia transgenikoak erabiltzen dira; horretarako, giza proteinak kodetzen dituzten geneekin eraldatzen dira eta, hartara, konposatu horiek ekoizten dituzte oso modu ekonomikoan eta kopuru ugarian. Esate baterako, diabetes mellitus intsulina-mendeko (I. motako diabetes mellitusa) gaitza jasaten duten gaixoak bakterioetan txertatutako giza geneak erabiliz ekoitzitako giza intsulina puruarekin tratatzen dira[20].
Bestalde, ebakuntza kirurgikoetan odolbildu-arriskua murrizteko, ATryn antikoagulatzailea erabiltzen da eta genetikoki eraldatutako ahuntzen esnetik erauzten da[21]. Era berean, B hepatitisaren aurkako txertoa eraldatutako legamiekin lortzen da. Legamia horiei gene bat txertatzen zaie, eta ondorioz, B hepatitis birusaren bilgarrian dagoen HBsAg antigenoa ekoizten dute[22].
Gene-terapia
Gene-terapiak genetikoki eraldatutako birusak erabiltzen ditu giza DNAn geneak sartu eta gaixotasun batzuk sendatzeko helburuarekin. Gene-terapia nahiko berria den arren, arrakasta garrantzitsuak izan ditu. Alterazio genetikoak tratatzeko erabili izan da, hala nola, immunoeskasia konbinatu larria[23] edo sortzetiko Leberren amaurosia tratatzeko[24].
Gaur egun, gene-terapiak gorputzeko zelula somatikoetan bakarrik jartzen du arreta; beraz, kode genetikoan sartutako aldaketak ezin dira ondorengoei transmititu. Ugaltze-zelulak helburu dituen gene-terapiari lerro germinaleko gene-terapia deritzo. Gaixotasun genetiko hereditario eta jaiotza-akatsen[25] tratamendua eta prebentzioa ekar dezakeen garapena oso eztabaidagarria da. Izan ere, hainbat polemika etiko, erlijioso eta ekologikok zailtzen dute teknika horren garapena. Gainera, zenbait jurisdikziotan esplizituki debekatuta dago[26].
Izurriekiko eta herbizidekiko erresistentzia
Aplikazio famatuenetarikoa da. Zenbait landare transgenikok glifosatoa bezalako herbizidekiko erresistentzia ematen dieten geneak dituzte. Glifosatoa landare arrotzen izurriei aurre egiteko erabiltzen da. Adibide nagusiak RR artoa eta RR soja dira, biak munduko hainbat herrialdetan landatzen eta merkaturatzen dira eta merkatu-zati garrantzitsua dute. Beste laborantza batzuek Bt genea dute txertatuta. Horrek hostoei izurriekiko erresistentzia ematen die, eta horri esker, pestiziden erabilera saihesten da.
90eko hamarkadan, papaya ringspot virus izeneko izurriak Hawaiikopapaia-laborantzak erraustu zituen eta fruta horren ekoizpena % 94 jaistea eragin zuen. Genetikoki eraldatutako barietate baten sarrerak ekoizpena berpiztu du[27], eta gaur egun, irletako papaia-ekoizpenaren % 77 trangenikoa da[28].
Elikagai hobetuak edo eraginkorragoak
Giza kontsumorako baimendutako genetikoki eraldatutako lehen elikagaia Flav Savr tomatea izan zen 1994an. Tomate hori ohiko tomatea baino astiroago hondatzen zenez, nekazariek tomateak heldutasunera iritsi aurretik bildu beharrean, helduaroan bildu ahal zituzten. Horrek zaporea eta elikadura-propietateak hobetzea ekarri zuen. Hala ere, porrot komertziala izan zen[29].
Kasu batzuetan elikagaietan geneak txerta daitezke elikagai kantitate handiagoa zein elikagai berriak sintetiza ditzaten. Adibide bat urre-koloreko arroza da. A bitaminaren molekula aitzindariak sintetizatzen ditu eta dieta bitamina horretan urria den tokietan osagarri gisa proposatzen da[30].
AquAdvantage enpresak izokin transgeniko bat garatzen ari da, zeina segurtasuna frogatzeko eta merkaturatzea baimentzeko arautzearen azken etapetan dagoen. Izokin hau Atlantikokoa da eta Pazifikoko chinook izokin baten hazkunde-hormona eta abadira baten sustatzaile bat ekoizteko gene bat txertatu zaio. Eraldaketa horiei esker, izokina urte betez hazten da eta 16 edo 18 hilabetetan merkaturatzeko egokia den tamaina lortzen du. Horrela ez da beharrezkoa ohiko izokinak hazteko behar duen hiru urteko epea[31].
Izurriteen kontrola
2010ean, malariarekiko erresistenteak ziren eltxoak sortu ziren laborategian[32][33][34]. OMEk estimatzen du malariak milioi bat pertsona inguru hil zituela 2008an[35].
Genetikoki eraldatutako eltxoek dengearen sakabanaketari aurre egiteko gene hilgarri bat dute[36]. Aedes aegypti eltxoa da dengearen eramaile nagusia, eta horien Kaiman uharteetako populazioa % 80an murriztu zen genetikoki eraldatutako organismoen bidez[37][38]. Urtero, dengearekin 50-100 milioi pertsona artean kutsatzen dira, eta 40000 hiltzen dira[39].
DNAn markagailu fluoreszentea duen Pectinophora gossypiella beldarraren aldaera bat garatu da. Horri esker, ikertzaileek erreadiazio bidez esterilizatzen diren eta intsektuek eragindako izurria murrizteko laboreetan askatzen diren beldarren jarraipena egin dezakete[39][40].
Eztabaida
Gaur egun, eztabaida handiak daude genetikoki eraldatutako organismoen ekoizpenaren sustatzaileen eta aurkakoen artean, haien komenigarritasunari, segurtasunari eta ingurunearen eta gizakiaren gaineko eraginari dagokienez.
Gizakien onurarako espezieak genetikoki eraldatzea betidanik egin den zerbait da[41][42]; hala ere, duela gutxi hasi da gizakia gauza bera laborategietan egiten, eta ez zuzenean soroetan edo laborantza-eremuetan. Dena den, transgenikoek ingurunean duten kaltegabetasuna eztabaidagai da bioteknologia mota horren aldeko sektoreen eta horren aurka dauden ingurumen-sektoreen artean. Bi sektoreek ikerketa zientifikoak egiten dituzte beren jarrerei eusteko, eta jendearen aurrean egitateak ezkutatzea – edo ezikusiarena egitea – leporatzen diote elkarri[43][44][45].
Bestalde, Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO, ingelesezko siglengatik) adierazten du elikatzea helburu duten labore transgenikoei dagokienez ez dela inon hauteman kalterik ingurumenean eta osasunean[46][47]. Gainera, transgenikoen erabilerari esker, pestizidak eta herbizidak gutxiago erabiltzea lortzen da, eta horrek ingurumen-onurak eta nekazaritza eta abeltzaintza sektoreetako langileen osasunerako onurak ekarri ditu[47].
Adostasun zientifiko zabala dago gaur egun merkatuan dauden GEOak ez direla ohiko elikagaiak baino arriskutsuagoak[48][49][50][51][52], eta orain arte ez da gizakiengan gaixotasun-kasurik dokumentatu GEOren kontsumoaren ondorioz[49][51][53]. Teknika konbentzionalek sortutako elikagai berrien artean, oso gutxitan ebaluatzen da eraldaketen kaltegabetasuna; eta, genetikoki eraldatutako organismo guztiei, aldiz, kontrol zorrotzak egin behar zaizkie, merkaturatu aurretik giza osasunerako zein ingurumenerako kaltegabetasuna bermatzeko[50].
Agronomiako eta landare-hobekuntzako aplikazioei dagokienez, zentzu zabalean, hiru abantaila nagusi dituzte GEOek:
Moldakortasun handia ingeniaritzan, organismo ostalariari gehitzen zaizkion geneak edozein espezietatik etor baitaitezke, bakterioak barne. Horrek bizidun-erreinu ezberdinetako espezieak gurutzatzea ahalbidetzen du, ziur asko – onerako eta onurarako edo txarrerako eta arrisku potentzialerako – Modu naturalean inoiz gerta ezin daitekeena[63].
Gene bakar bat sar daiteke organismoan, gainerako geneak oztopatu gabe; horrela, ezaugarri monogenikoak, hau da, gene bakar batek kodetuak, hobetzeko erabilgarria da ingeniaritza genetikoa. Horren adibide herbizidekiko erresistentzia mota batzuk dira[64].
Eraldaketa genetikoaren prozesua bizkorragoa da gurutzaketa bidezko hobekuntzen teknikak baino; aldea urteetakoa da, eta fruituak hilabetetan biltzen dira.
Material berriak
Elikagaien arloko berrikuntzaz gain, ingeniaritza genetikoak aukera ematen du eremu horretatik kanpo ezaugarri berritzaileak lortzeko, adibidez, plastiko biodegradagarriak edo bioerregaiak ekoizpenagatik.
Kontsumitzaileak
Elikagaietan hainbat elikadura-ezaugarri sartzeko aukera ematen dute GEOek:
Elikagai gehiago edo elikagai berriak dituzten elikagaien ekoizpena, hala nola urre-arroza.
Nekazariak
Ekoizpen-metodologiari eta haren errendimenduari buruzko hobekuntza agronomikoak:
Laboreen produktibitatea eta kalitatea handitzea. Produktibitatea % 21 baino gehiago handitzen da batez beste, eta nekazariarentzako irabazi garbia % 68 baino gehiago[13][66][67].
Izurrite eta gaixotasun ezagunekiko erresistentzia; adibidez, bakterio-toxinak sar daitezke, hala nola Bacillus thuringiensis bakterioarenak, intsektuen familia jakin batzuei aurre egiteko[68], eta gainera, ohiko pestizidak baino askoz espezifikoagoak eta ingurumenarekiko ez hain erasokorrak dira.
Azkartasuna: Aldaketa genetikoaren prozesua bizkorragoa da gurutzaketa bidezko hobekuntzen teknikak baino. Izan ere, gurutzaketa berean sartu ziren beste gene batzuk ezabatzeko belaunaldi bat baino gehiago behar dira.
Ingurumena
GEOen defendatzaileek diotenez, barietate transgeniko batzuek produktu kimikoen erabilera sinplifikatzea ahalbidetu dute.
Bt proteina sortzen duten landare transgenikoek pestizida gutxiago behar dituzte[70][71][72]. Adibidez, Bt artoaren kasuan izurriteen borrokarako jada ez da beharrezkoa espektro handiagoko eta biodegradagarritasun txikiagoko intsektizida kimikoak erabiltzea[73].
Eragozpenak
Mugimendu antitransgenikoak hainbat argudio ematen ditu GEOei aurka egiteko:
Osasunari eragindako kalteak
Antitransgenikoek argudiatzen dute GEOekin lotutako herbizidak, roundupa adibidez, toxikoak direla[74].
Uste dute ez dela behar beste azterlan egin kontsumoaren kaltegabetasuna bermatzeko.
Ingeniaritza genetikoaren prozesuan, GEOei antibiotikoekiko erresistentzia ematen dieten geneak erabiltzen dira zelulak nahi den aldaketarekin identifikatzeko. Kezka dago gene horiek mikroorganismoetara transferitu eta antibiotikoekiko erresistenteak diren anduiak ez ote diren sortuko.
Transgenikoei eragiten ez dieten intsektizidak intentsiboki erabiltzeko aukeraren ondorioz, erresistenteak ez diren espezie mugakideak kaltetu egiten dira.
Ikusi ez den arren, transgenikoen aurkako mugimenduak transgenikoek alergia berriak sor ditzaketela argudiatzen du[75].
Kotoi transgenikoari Indian gertatutako nekazarien suizidio-bolada leporatu diote. Hala ere, bolada hori kotoi transgenikoa sartu aurretik hasi zen, eta ez da transgenikoen sarrerarekiko lotura duenik[76][77][78].
Ingurumen-inpaktua
Susmatzen da herbizidekiko erresistenteak diren GEOen erabilerak bigarren mailako ondorio gisa nekazariek herbizida kopuru handiagoa erabiltzea ekarriko duela, eta ondorioz, inguruko espezieei eragingo diela.
Bacillus thuringiensis toxinetarako birkonbinanteak erabiltzea metodo espezifiko bat den arren, espezie onuragarriei eragingo ez ote dien beldur dira zenbait ikertzaile[79].
Espezie transgenikoen polenak ohiko laboreak ernal ditzake, eta horrela, hibridoak lortzen dira eta labore horiek transgeniko bilakatu.
Nekazariak
Uztaren ondoren lortutako haziak ezin dira erein GEOekin, alde batetik sinatu dituzten kontratuak bortxatuko liratekeelako, eta bestetik, hazi hibridoek indarra galtzen dutenez, urtero ordezkatu behar direlako[80].
Eragin ekonomikoa
Hazi transgenikoen merkatuan konpainia multinazional gutxi daude, eta horrek oligopolio-arrisku larria eragiten du. Gertakari hori larriagotu egiten da, batetik, barietate berri bat garatzeko behar den hasierako inbertsio handiagatik eta, bestetik, konpainia txikiek herrialde batzuetan dituzten lege-arazo ugariengatik.
GEO organismoek hainbat modutara txertatutako gene desberdinak dituzte. Horrek esan nahi du GE elikagai bakoitza eta haren kaltegabetasuna banan-banan ebaluatu behar direla, eta ezin dela baieztapen orokorrik egin GE elikagai guztien kaltegabetasunari buruz. Gaur egun nazioarteko merkatuan dauden GE elikagaiek arrisku-ebaluazioak gainditu dituzte, eta ez da oso probablea giza osasunerako arriskurik izatea. Gainera, ez da frogatu, onartu ziren herrialdeetan, giza osasunean eraginik dutenik biztanleria orokorrak elikagai horiek kontsumitu ondoren. Arrisku-ebaluazioak etengabe erabiltzea, Codex delakoaren printzipioetan oinarrituta, eta, hala dagokionean, merkaturatu ondorengo monitorizazioa barne, GE elikagaien kaltegabetasuna ebaluatzeko oinarria izan behar da[81].
Europar Batasunean
Estatu Departamentua kezkatuta dago Europar Batasunak hartutako ikuspegiarekin eta transgenikoen aurkako mugimenduarekin, ebidentzia zientifikoan oinarritutako erabakiak hartzea saihesteko prozesuak inplementatzen saiatzen ari baita[82].
Espainian
Espainian, genetikoki eraldatutako organismoak konfinatuta erabiltzeko, borondatez askatzeko eta merkaturatzeko araubide juridikoa ezartzen duen apirilaren 25eko 9/2003 Legeak eta lege hori garatzeko eta betearazteko Araudi Orokorra onartzen duen urtarrilaren 30eko 178/2004 Errege Dekretuak genetikoki eraldatutako organismotzat jotzen dituzte teknika hauetatik datozenak:
Azido nukleikoa birkonbinatzeko teknikak, teknika horien bidez posible bada, alde batetik, azido nukleikoen molekulak sartzea birus, bakterio-plasmido edo beste bektore batean material genetikoaren konbinazio berriak sortzeko, eta bestetik, ostalari batean modu naturalean ez dauden baina ugaltzeko gai diren material genetikoak sartzea.
Zelulak fusionatzeko teknikak (protoplastoen fusioa barne) edo hibridaziokoak, non zelula biziak sortzen diren material genetiko hereditarioaren konbinazio berriekin, bi zelula edo gehiago fusionatuz, naturalki sortzen ez diren metodoak erabiliz.
Frantziak Europar Batasuneko transgenikoei buruzko legeak onartu zituen 2007an,[83] eta 10 milioi euroko isuna jarri zioten 6 urtez atzeratzeagatik[84].
2008ko otsailean, Frantziako gobernuak babes-klausula erabili zuen MON 810 artoaren laborantza debekatzeko, Jean-François le Grand senatariak, bioteknologia ebaluatzeko batzorde bateko presidenteak, produktuaren segurtasunari buruz "zalantza handiak" zeudela esan ondoren[85]. Batzordeko hamabi zientzialarik eta bi ekonomistak txostena desitxuratzea leporatu zioten Le Grandi, eta Bt artoak osasunean eta ingurunean duen eraginari buruzko galdera batzuk erantzuteko zeuden arren, "Zalantza handirik" ez zutela adierazi zuten[86].
2015eko irailean, Frantziako gobernuak iragarri zuen opt-out hornidura bat erabiliz landare aldatuen laborantza debekatzen jarraituko zuela, EBko 28 kideek 2015eko martxoan adostutakoa, eta debekua bederatzi arto-anduitara zabaltzeko baimena eskatuko ziola Europako Batzordeari[87].
Erreferentziak
↑Jitez Aldatu(tako) Organismoa izena eta JAO akronimoa Ipar Euskal Herrian erabiltzen dira. Ikus, adibidez, Alda! blogean [1], Berrian [2] edo EHLGren [3] webgunean. Herri batzuetako sarreretan, badira sigla hori darabilten panelak, horrelako organismoak sortzearen aurka.
↑Munson R, Davis LH (1992). «Germ-Line Gene Therapy and the Medical Imperative». Kennedy Institute of Ethic Journal1 (2): 137-158.
↑«International Law». The Genetics and Public Policy Center, Johns Hopkins University Berman Institute of Bioethics. 2010. Archivado desde el original el 2 de septiembre de 2014.
Gandhi beralih ke halaman ini. Untuk kegunaan lain, lihat Gandhi (disambiguasi). MahatmaMohandas GandhiGandhi di London, 1931LahirMohandas Karamchand Gandhi(1869-10-02)2 Oktober 1869 Porbandar, Agen Kathiawar, Kemaharajaan Britania (sekarang Porbandabar, Gujarat, India)[1]Meninggal30 Januari 1948(1948-01-30) (umur 78) New Delhi, IndiaSebab meninggalPembunuhan oleh penembakanMakamDikremasi di Rajghat, Delhi28°38′29″N 77°14′54″E / 28.6415°N 77.2483°...
بطولة اوروبا للجودو 2019 البلد بيلاروسيا التقسيم الاعلى مينسك الرياضه جودو الموسم 67 تاريخ 2019 تاريخ الانتهاء 25 يونيه 2019[1] عدد المشاركين تعديل بطولة اوروبا للجودو 2019 (بالانجليزى: 2019 European Judo Championships) هوا موسم رياضى فى جودو اتعمل فى اليابان سنة 2019. مع�...
Kota Blue MountainsNew South WalesLokasi Blue Mountains di New South WalesKoordinat33°42′S 150°18′E / 33.700°S 150.300°E / -33.700; 150.300Koordinat: 33°42′S 150°18′E / 33.700°S 150.300°E / -33.700; 150.300Jumlah penduduk 76,904 (sensus 2016)[1] 79,260 (2018.)[2] • Kepadatan53,78/km2 (139,3/sq mi)Didirikan1 Oktober 1947 (1947-10-01)[3]Luas1.430 km2 (552,1 sq mi)Wal...
Artikel biografi ini ditulis menyerupai resume atau daftar riwayat hidup (Curriculum Vitae). Tolong bantu perbaiki agar netral dan ensiklopedis. Ini adalah nama Mandailing, marganya adalah Nasution. Darmin NasutionDarmin pada 2016 Menteri Koordinator Bidang Perekonomian Indonesia ke-16Masa jabatan12 Agustus 2015 – 20 Oktober 2019PresidenJoko WidodoPendahuluSofyan DjalilPenggantiAirlangga HartartoMenteri Koordinator Bidang Pembangunan Manusia dan Kebudayaan IndonesiaPelaksana Tu...
Questa voce sull'argomento Bibbia è solo un abbozzo. Contribuisci a migliorarla secondo le convenzioni di Wikipedia. Segui i suggerimenti del progetto di riferimento. Atti di Simone e GiudaDatazioneIV-V secolo AttribuzioneAbdia primo vescovo di Babilonia Temapredicazione, miracoli e martirio degli apostoli Simone e Giuda Gli Atti di Simone e Giuda sono un apocrifo del Nuovo Testamento relativo agli apostoli Simone e Giuda, scritto in latino nel IV-V secolo. Il testo è pseudoepigrafica...
M. Sujono Asdep Koordinasi Intelijen Keamanan, Bimbingan Masyarakat dan Objek Vital Nasional Kemenko Polhukam Informasi pribadiLahir0 Mei 1968 (umur 56)IndonesiaAlma materAkademi Militer (1992)Karier militerPihak IndonesiaDinas/cabang TNI Angkatan DaratMasa dinas1992—sekarangPangkat Brigadir Jenderal TNINRP1920023350568SatuanInfanteriSunting kotak info • L • B Brigadir Jenderal TNI M. Sujono, S.E., S.H., M.Si., M.Han. (lahir Mei 1968) adalah seorang perwira ting...
البطولات الفرنسية 1938 - فردي السيدات جزء من البطولات الفرنسية 1938 البلد فرنسا التاريخ 1938 الرياضة كرة المضرب البطل(ة) سيموني ماثيو الوصيف(ة) نيلي لاندري النتيجة 6–0، 6–3 البطولات الفرنسية 1937 - فردي السيدات البطولات الفرنسية 1939 - فردي السيدات تعديل مصدري - تعد...
1984 concert film by Jonathan Demme For the soundtrack, see Stop Making Sense (album). Stop Making SenseTheatrical release posterDirected byJonathan DemmeWritten byTalking HeadsJonathan DemmeProduced byGary GoetzmanStarringTalking HeadsCinematographyJordan CronenwethEdited byLisa DayMusic byTalking HeadsProductioncompanyArnold Stiefel CompanyDistributed byCinecom International FilmsIsland Alive Releasing[1]Release dates April 24, 1984 (1984-04-24) (SFIFF) October...
This is a list of communes of Luxembourg by lowest point, in order of ascending elevation. Cities are given in italics. Out of date map of communes shaded by the elevation of the lowest point. Lower elevation is reflected by darker shades of purple. Rank Name Canton Lowest Point Elevation (m) (Situation as of 2018) 1 Mertert Grevenmacher 132 2 Grevenmacher Grevenmacher 133 3 Wormeldange Grevenmacher 137 4 Stadtbredimus Remich 140 5 Rosport-Mompach Echternach 141 5 Schengen Remich 141 7 Remic...
Concert venue near Morrison, Colorado, U.S. Red Rocks redirects here. For other uses, see Red Rocks (disambiguation). Red Rocks AmphitheatreLocationRed Rocks Park17598 W. Alameda ParkwayMorrison, Colorado, U.S.Coordinates39°39′55″N 105°12′21″W / 39.66528°N 105.20583°W / 39.66528; -105.20583Elevation6,450 feet (1,970 m)OwnerCity and County of DenverOperatorCity and County of DenverCapacity9,525ConstructionOpened1906; 118 years ago (190...
2007 UK local government election 2007 New Forest District Council election ← 2003 3 May 2007 2011 → 59 of 60 seats to New Forest District Council31 seats needed for a majority First party Second party Third party Party Conservative Liberal Democrats Independent Seats before 31 28 1 Seats won 44 14 1 Seat change 13[note 1] 14 Popular vote 30,655 18,890 1,738 Results by Ward. White ward is Bramshaw, Copythorne North and Minstead, ...
Bus station in Kwinana, Australia Kwinana bus stationGeneral informationLocationGilmore Avenue, Kwinana Town CentreWestern AustraliaAustraliaCoordinates32°14′46″S 115°48′45″E / 32.2462°S 115.8125°E / -32.2462; 115.8125Owned byPublic Transport AuthorityOperated byTransperthBus routes5Bus stands10Other informationFare zone4 Kwinana bus station[1] is a Transperth bus station located next to the Kwinana Marketplace Shopping Centre in Kwinana Town Centre...
Artikel ini tidak memiliki referensi atau sumber tepercaya sehingga isinya tidak bisa dipastikan. Tolong bantu perbaiki artikel ini dengan menambahkan referensi yang layak. Tulisan tanpa sumber dapat dipertanyakan dan dihapus sewaktu-waktu.Cari sumber: Ekologi industri – berita · surat kabar · buku · cendekiawan · JSTOR Ekologi industrial adalah studi tentang sistem industri yang bertujuan untuk mengidentifikasi dan menerapkan strategi terbaik untuk me...
Marg HelgenbergerMarg Helgenberger, November 2007LahirMary Margaret HelgenbergerNama lainMary HelgenbergerSuami/istriAlan Rosenberg (1989-sekarang) Mary Margaret Helgenberger (lahir 16 November 1958) merupakan seorang aktris berkebangsaan Amerika Serikat yang memenangkan Emmy dan Golden Globe Award. Perannya yang paling terkenal mungkin sebagai Catherine Willows di CSI: Crime Scene Investigation. Filmografi Columbus Day (2008) sebagai Alice Mr. Brooks (2007) sebagai Mrs. Brooks CSI: Cri...
Un cultivo de bacterias que llevan a cabo la oxidación anaerobia de amonio. (Radboud University Nijmegen) Anammox, acrónimo de oxidación anaerobia del ion amonio (ANaerobic AMMonium OXidation), es un proceso biológico que forma parte del ciclo del nitrógeno.[1] En este proceso biológico, nitrito y amonio se convierten directamente en gas nitrógeno. Un alto porcentaje de la conversión de nitrógeno en los océanos se realiza mediante este proceso. La reacción catabólica total ...
This is a list of works by William Hogarth by publication date (if known). As a printmaker Hogarth often employed other engravers to produce his work and frequently revised his works between one print run and the next, so it is often difficult to accurately differentiate between works by (or for) Hogarth and those in the style of or after. Some of the less likely, possible, doubtful works and those formerly identified as Hogarth's works are listed at the end. Numbers in square brackets refer...
Der Titel dieses Artikels ist mehrdeutig. Weitere Bedeutungen sind unter Güstrow (Begriffsklärung) aufgeführt. Wappen Deutschlandkarte Basisdaten Koordinaten: 53° 48′ N, 12° 11′ O53.79388888888912.17638888888913Koordinaten: 53° 48′ N, 12° 11′ O Bundesland: Mecklenburg-Vorpommern Landkreis: Rostock Höhe: 13 m ü. NHN Fläche: 71,09 km2 Einwohner: 29.556 (31. Dez. 2022)[1] Bevölkerungsdichte: 416 ...
Spanish painter (1599–1660) For other uses, see Diego Velázquez (disambiguation). Diego VelázquezSelf-portrait, c. 1640BornDiego Rodríguez de Silva y VelázquezSeville, SpainBaptised6 June 1599Died6 August 1660 (aged 61)Madrid, SpainKnown forPaintingNotable workThe Surrender of Breda (1634–35)Rokeby Venus (1647–1651)Portrait of Innocent X (1650)Las Meninas (1656)Las Hilanderas (c. 1657)List of worksMovementBaroqueAwardsKnight of the Order of SantiagoSignature Diego R...
يفتقر محتوى هذه المقالة إلى الاستشهاد بمصادر. فضلاً، ساهم في تطوير هذه المقالة من خلال إضافة مصادر موثوق بها. أي معلومات غير موثقة يمكن التشكيك بها وإزالتها. (ديسمبر 2023) لمعانٍ أخرى، طالع زائدة إبرية (توضيح). زائدة إبرية للكعبرة الاسم العلميprocessus styloideus radii عظام الساعد �...
Este artículo o sección tiene referencias, pero necesita más para complementar su verificabilidad. Busca fuentes: «Centro Atlético Fénix» – noticias · libros · académico · imágenesEste aviso fue puesto el 19 de noviembre de 2017. No debe confundirse con Club Ciclista Fénix o Club Atlético Fénix. FénixDatos generalesNombre Centro Atlético FénixApodo(s) Albivioletas El Ave Los de Capurro La Máquina de Capurro Los MugrientosFundación 7 de julio de 1916(1...