Finantza barrutia edo Financial DistrictingelesezManhattan uhartearen hegoaldeko muturrean dagoen New Yorkeko auzoa da, eta bertan daude hiriko erakunde finantzario askoren bulego nagusiak, New Yorkeko burtsa barne.
Toki honetan kokatu zen AEBetako lehen Kapitolioa, non George Washingtonek AEBetako lehen presidente bezala zin egin zuen. Monumentu hau Wall Street eta Nassau kalearen arteko izkinan dago.
Pixkanaka, auzoa erresidentzialago bihurtzen doan arren apartamentu eta hotelen hazkuntzarekin, oraindik nagusiki gune komertzialtzat hartzen da.