Azaleraren gehiengoa goi ordokiak hartzen du (gaztelaniazmeseta), estatuaren erdialdean kokatua eta mendilerroz inguratua. Espainia penintsularreko mendi garaiena Mulhacen da ( 3482 m.) hegoaldean kokatua Sierra Nevada mendilerroan. Estatu osoa hartzen baldin badugu kontuan, ordea, mendi garaiena Teide da ( 3718 m.), Tenerifen kokaturik dagoena. Kostaldean, iparraldean bereziki, ibarrak estuak eta laburrak dira, mendi arteko ibaiak direlako. Ordoki edo lur lauak hegoaldean daude batez ere, Guadalquivir ibaiaren inguruan.