Vélez de la Gomera haitza

Vélez de la Gomera haitza
sea fort (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Espainiako autonomia hiri Melilla
Geografia
Koordenatuak35°10′20″N 4°17′59″W / 35.1722°N 4.2997°W / 35.1722; -4.2997
Map
Altuera87 m
Demografia

Vélez de la Gomera haitza (gaztelaniaz: Peñón de Vélez de la Gomera) Marokoko kostaldean dagoen Afrika iparraldeko espainiar subiranotasuneko lurretako bat da.

Geografia

Vélez de la Gomera haitza Ceutatik 119 km hego-ekialdera dago. 1934 arte uhartea zen, baina orduz geroztik penintsula da. Izan ere, urte hartan ekaitz batek hareaz bete zuen haitzaren eta kontinentearen arteko ubidea.[1] Ipar-mendebaldetik hego-ekialderantz 400 metro luze da, eta 100 metro zabal. Azalerari dagokionez, 19.000 metro koadro, 1,9 hektarea edo 0,019 kilometro koadro ditu.

Historia

1508 Pedro Nafarrak zuzendutako espedizio batek Espainiako erregearentzat okupatu zuen, haitz horretan baitzuten egoitza Iberiar penintsularen hegoaldea maiz erasotzen zuten pirata batzuek. 1522an, bertoko berbereek haitza berreskuratu zuten, eta 1564an berriro galdu zuten, Espainiak konkistatuta. Geroztik, berbereak hainbat saiakera egin zuten haitza berreskuratzeko: 1680an, 1701ean, 1755ean, 1781ean eta 1790ean.

1871an Espainiako Diputatuen Kongresuak haitza uztea eztabaidatu zuen, baina proposamena ez zen aurrera atera.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak