Finisterre edo Fisterra[1] (Cabo Fisterra galizieraz) Espainiako atlantiar kostaldean dagoen lurmutur bat da, Finisterre edo Fisterra izeneko herri galiziarrean. Jende askok hala uste duen arren, ez da Espainia kontinentalaren mendebaldereneko tokia. Mendebalderen dagoena, Touriñan lurmuturra da. Bere koordenatuak hauek dira: 42°52′57″N 9°16′20″W / 42.88250°N 9.27222°W / 42.88250; -9.27222
Promontorium Atrabum edo Nerium deitu zioten erromatarrek. Itsas armada ingelesak garaipen guztiz garrantzitsua lortu zuen Finisterre aurreko uretan, Frantziako eta Espainiako ontzien aurka (1805).