Toledoko mendiak[1] (gaztelaniaz: Montes de Toledo) Iberiar Penintsulan dagoen mendigunea da, Tajo eta Guadiana ibaien arroak banatzen dituena. Ekialdetik mendebaldera bere 350 kilometroko ibilbidean mendirik altuena 1.603 metroko La Villuerca da.
Mendi hauetan Algodor ibaia (95 km), Almonte ibaia (Tajoren ibaiadarra) eta Amarguillo ibaiak (Guadianako ibaiadarra) dute iturria.
Zatiketa
- Toledoko Mendiak berez: Toledo eta Ciudad Realeko probintzietan kokatuta, mendigune osoaren ekialde eta erdialdeko zatiak dira. Mendirik altuenak Rocigalgo (1447 m), Corral de Cantos (1421 m), Peñafiel (1419 m) eta Amor (1379 m) dira.
- Altamirako mendilerroa: Extremadura eta Gaztela-Mantxa artean kokatuta, mendirik nagusiak Riscos Altos (1324 m) eta Risco de las Moras (1279 m) dira.
- Guadalupeko mendilerroa: Cáceresen kokatuta, mendirik altuenak La Villuerca (1603 m), Cervales (1441 m), Carbonero (1428 m), Ballesteros (1342 m), Sobacorbas (1320 m) eta Risco Redondo (1287 m) dira.
- Montánchezeko mendilerroa: Cáceresen kokatuta, mendirik altuenak Montánchez (995 m), Cancho Blanco (955 m) eta Alijares (786 m) dira.
- San Pedroko mendilerroa: Badajoz eta Cáceresko probintzietan kokatuta, mendirik altuenak Torrico de San Pedro (702 m), Atalaya (624 m), Chorlo (624 m), Morrón del Cotarro (615 m) eta Manzano (610 m) dira.
- San Mamedko mendilerroa: Alentejo Garaian kokatuta, mendirik altuena São Mamede (1025 m) da.
Erreferentziak
- ↑ 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-12).
Kanpo estekak