Orografia (antzinako grezierazkoόρος, "muino" eta γραφία "idatzi" hitzetik hartuta) lurrazalaren erliebea aztertzen duen geografiaren adarra da[1]. Zentzu zabalean Lurralde bateko erliebearen egitura eta itxura ere bada. Orografia bera baino handiagoa den geomorfologiaren zati bat da.
Ibai baten ibaiadarrak 'orografia-irizpidea' jarraituz zerrendatzen badira, mendietatik eta toki altuenetatik (iturritik gertu) baxuenera (bokaletik gertu) zerrendatzen dituzte.