Istorioaren arabera, bi erraldoi zeuden: bata Irlandakoa eta bestea Eskoziakoa. Hauek, oso gaizki konpontzen ziren, eta etengabe, elkarri, harkaitzak botatzen zizkioten. Hainbeste harkaitz botatzearen ondorioz, itsaso gainean harkaitz eremu bat eratu zen. Eskoziar erraldoiak, harkaitz bidea zeharkatu eta bere aurkaria garaitzea erabaki zuen, irlandarra baino indartsuagoa baitzen. Irlandar erraldoiaren emazteak, eskoziarra zetorrela ikusi zuenean, bere senearra haurrez jantzi zuen. Eskoziarra iristean, haurraren tamaina ikusi, eta, honen aita, hiru aldiz handiagoa izango zela pentsatu zuen, eta, beraz, harkaitzak gogor zanpatuz ihes egin zuen. Orduan, harkaitz hauek, itsasoan hondoratu ziren, beste erraldoia Eskoziara hel ez zedin.
Fruizko zutabe basaltikoak
Bizkaian dagoen Fruiz herriko meategi batean ere geologikoki ikusgarriak diren zutabe basaltikoak daude. Erraldoien Galtzadakoen modukoak.[2]
Arroka bolkanikoa da Basaltoa, Lur planetako gainazalaren %70a osatzen du, lurrazal ozeanikoa basaltoz osaturik dago. Ilargiko beltzuneak eta Martitzeko hainbat gune ere basaltikoak dira. Baina laba basaltikoak batzuetan zutabe erako egitura bitxi hauek osatzen zituen. Zutabe horien forma hexagonala izan ohi da.
Elgoibar inguruan eta Sopelako hondartzaren Ekialdeko aldean aurkitu ahal dira beste erako formazio basaltikoak, kuxin-laba izenez ezagutzen den formazioa. Pillow-laba hauek bakuola kontzentrikoak izan ohi dituzte eta forma biribilduak.