Eric Clapton
Eric Patrick Clapton Shaw (Ripley, Surrey, Ingalaterra, 1945eko martxoaren 30a) rock eta blues gitarra-jotzaile eta abeslari ingelesa da. Slowhand ezizenez ezagutzen dute, euskaraz "esku motela" esan nahi duena.
Eric Claptonek The Yardbirds, The Bluesbreakers, Cream, Blind Faith, Delaney & Bonnie eta Derek & The Dominos taldeetan jo du, eta gaur egun bakarlari bezala jotzen du. Gogokoen duen gitarra elektrikoa Blackie izeneko Fender Stratocasterra da. Berak eraiki zuen hainbat stratocastersen piezekin.
Bere azken lanetan Robert Johnson blues musikaria omentzen du, bere musika ibilbidearen eragile handientzat dauka.
Rolling Stone aldizkariak Garai guztietako 100 gitarra-jotzailerik onenen zerrendan 4. postuan jarri zuen, eta 53. postuan "100 Artista Handienen zerrendan".[1] Rockaren Ospearen Aretoko kide da Clapton, hiru aldiz; Creamek eta The Yardbirds-eko kide izateagatik eta bakarkako ibilbideagatik.
Bere musika-estiloak hainbat aldaketa izan ditu ibilbidean zehar, baina bere erroak beti izan dira lotuta bluesarekin. Berritzailea izan da bere ibilbideko hainbat etapatan: blues rocka eginez John Mayall's Bluesbreakers eta The Yardbirds taldeekin, eta rock psikodelikoa Cream taldearekin. Horrez gain, hainbat estilo jo ditu bakarkako etapan; Delta blues Me and Mr. Johnson abestiarekin, pop "Change the World" abestiarekin edo reggae Bob Marley-ren "I shot the Sheriff" abestiaren bertsioan. Ziurrenik arrakasta handiena Layla abestiarekin lortu zuen, Derek and the Dominos taldearekin ibili zenean.
1999. urtean Crossroads Guitar Festival sortu zuen. Kontzertu benefiko modukoak dira, eta Crossroads Centre izeneko drogazaletasunaren tratamendurako zentrorako dirua biltzen dute Antigua uhartetik.
Eraginak
Claptonek era askotako artisten lanak jo ditu, baina, batez ere, Robert Johnsonenak eta J.J. Cale-renak. Omen egin die beste artista batzuri ere: Bob Marley, Bo Diddley eta Bob Dylan. Aipatu duenez, haren eragin nagusiak hauek izan dira: Freddie King, B. B. King, Albert King, Buddy Guy, Hubert Sumlin i Robert Johnson. Claptonek hau esan zuen Johnson-ez:
«
|
... inoiz izan den blues-musikari garrantzitsuena. Bera benetakoa zen, erabat, ez dut inoiz ezer aurkitu Robert Johnson baino sentimendu handiagoarekin. Bere musika giza-ahots batean aurki dezakezun negar indartsuena da, benetan... nik beti sentitu nuen zerbaitekin erresonantzian zegoela.
|
»
|
—Eric Clapton
|
Musikariak
Clapton bakarka jo duenean noizbait laguntzaile izan dituen musikariak
- Albert Lee - gitarra, ahotsa, cors.
- Mark Knopfler - gitarra.
- Andy Fairweather-Low - gitarra, cors.
- Phil Palmer - gitarra.
- Ry Cooder - gitarra.
- George Terry - gitarra, cors.
- Alan Darby - gitarra.
- Tim Renwick - gitarra.
- Roger Waters - ahotsa, gitarra, baxua.
- Michael Kamen - teklatua.
- Alan Clark - piano, teklatua.
- Gary Brooker - teklatua, cors.
- Chuck Leavell - piano, teklatua, organo hammond.
- Greg Phillinganes - teklatua, hammond, cors.
- Billy Preston - organoa hammond.
- David Sancious - teklatua, gitarra, harmonika, cors.
- Chris Stainton - piano, teklatua.
- Mel Collins - saxofoia.
- Dave Bronze - baxua.
- Dave Merkee - baxua.
- Nathan East - baxua, ahotsa, cors.
- Pino Palladino - baxua.
- Carl Radle - baxua, gitarra.
- Paulinho Da Costa - perkusioa.
- Phil Collins - bateria, ahotsa.
- Ray Cooper - perkusioa.
- Jim Gordon - bateria, piano.
- Jeff Porcaro - bateria.
- Steve Ferrone - bateria.
- Henry Spinetti - bateria.
- Steve Gadd - bateria.
- Ricky Lawson - bateria.
- Andy Newmark - bateria.
- Jamie Oldaker - bateria.
- Yvonne Elliman - ahotsa, cors, gitarra.
- Katie Kissoon -cors.
- Marcy Levy - ahotsa, cors, harmonikoa.
- Tessa Niles -cors.
- Joe Sample - piano, Wurlitzer.
- Dorren Chanter - ahotsa.
- Peter Robinson - sintetizadoreak.
- Dick Sims - teklatua.
- Donald Dunn - baxua.
Diskografia
Diskografia taldeen arabera
The Yardbirds
The Bluesbreakers
Cream
Blind Faith
Delaney & Bonnie
Derek & The Dominos
Bakarka
Soinu-bandak
Hainbat soinu banda grabatzeko ibili da lankidetzan, besteak beste hauetan:
Filmografia eta bideografia
- "Farewell Cream" (1968)
- "Rock And Roll Circus" (1968)
- "The Concert For Bangladesh" (1971)
- "Film About Jimi Hendrix" (1973)
- "Tommy" (l'ópera rock de The Who) (1974)
- "Circasia" (1975)
- "The Last Waltz" (Martin Scorsese) (1976)
- "Eric Clapton's Rolling Hotel" (1978)
- "Water" (1985)
- "Hail Hail Rock N Roll" (1986)
- "Blues Brother's 2000 " (1998)
- "Concert For George" (2002)
Dokumentalak:
- "Can You Hear The Wind Howl" (1997)
- "Tom Dowd: The Language of Music" (2003)
- "J.J. Cale To Tulsa and Back" (2006)
- "Before The Music Dies" (2006).
Lankidetzak
Eric Clapton lankidetzan ibili da hainbat eta hainbat artistarekin zuzenekoetan etan grabaziotan. Horien artean aipagarriak dira hauek: Ashton Gardner & Dyke, John Astley, Babyface, The Band, The Beatles, Marc Benno, Chuck Berry, Stephen Bishop, Leona Boyd, Paul Brady,Gary Brooker, Jack Bruce, J.J. Cale, Jim Capaldi, Joe Cocker, Phil Collins, The Crickets, Brendan Croker, Sheryl Crow, The Crusaders, King Curtis, Roger Daltrey, Rick Danko, Jesse Ed Davis, James Luther Dickinson, Dr. John, Gail Anne Dorsey, Danny Douma, Lamont Dozier, Champion Jack Dupree, Bob Dylan, Aretha Franklin, Kinky Friedman, Bob Geldof, The Wrong, Rick Grech, Buddy Guy, George Harrison, Corey Hart, Jools Holland, Bruce Hornsby, Howlin' Wolf, Elton John, Johnnie Johnson, Michael Kamen, Jonathon Kelly, Bobby Keys, B.B. King, Carole King, Freddie King, Alexis Korner, Corky Laing, Ronnie Lane, Cyndi Lauper, Ijaham Levi, Jerry Lee Lewis, Jackie Lomax, John Martyn, Bob Marley & The Wailers, John Mayall, John Mayer, Davinna McCall, Paul McCartney, Christine McVie, Marcus Miller, Yoko Ono, Les Paul, Shawn Phillips, Plastic Ono Band, The Powerhouse, Billy Preston, Lionel Richie, The Rolling Stones, Leon Russell, Richie Sambora, David Samborn, Otis Spann, Vivian Stanshall, Ringo Starr, Rod Stewart, Stephen Stills, Sting, Hubert Sumlin, Taj Mahal, Tom and Don, Toots and The Maytals, Doris Troy, Tina Turner, Martha Velez, Roger Waters, Bobby Whitlock, The Who, Brian Wilson, Steve Winwood, Stevie Wonder, Ronnie Wood, Bill Wyman's Rhythm Kings, Zucchero and Buckwheat Zydeco. Lankidetza horietako batzuetan azkenean ez da ezer argitaratu.[17]
Sariak eta aitortzak
Aitortzak
Urtea
|
Aitortza
|
1983
|
- "Silver Clef saria" eman zioten, musikaren muduan egindako ekarpenengatik.[18]
|
1994
|
|
2004
|
|
Grammy-ak
Urtea
|
Saria
|
Oharrak
|
1972
|
Urteko albumik onena:The Concert For Bangladesh.
|
Honekin batera: George Harrison, Ravi Shankar, Bob Dylan, Leon Russell, Ringo Starr, Billy Preston i Klaus Voorman.
|
1990
|
Rock-bakarlari onena:"Bad Love".
|
1992
|
Millor cançó de rock per "Layla".
|
Honekin batera: Jim Gordon.
|
1992
|
Rock-bakarlari onena: Unplugged.
|
1992
|
Pop-bakarlari onena: "Tears in Heaven".
|
1992
|
Urteko abestirik onena: "Tears in Heaven".
|
1992
|
Urteko albumik onena:T Unplugged.
|
1992
|
Urteko grabaziorik onena: "Tears in Heaven".
|
1994
|
Urteko blues-album tradizional onena: From the Cradle.
|
1996
|
Urteko interpretatzaile onena rock instrumentalean: "SRV Shuffle".
|
Honekin batera: Jimmie Vaughan, Bonnie Raitt, Robert Cray, B.B. King, Buddy Guy, Dr. John i Art Neville.
|
1996
|
Interpretatzaile onena pop maskulinoan: "Change the World".
|
1996
|
Urteko grabaziorik onena: "Change the World".
|
1998
|
Interpretatzaile onena pop maskulinoan: "My Father's Eyes".
|
1999
|
Rockeko instrumentu-interpretatzaile onena: "The Calling".
|
Honekin batera: Santana.
|
2000
|
Urteko blues-album tradizional onena: Riding with the King.
|
Honekin batera: B.B. King.
|
2001
|
Popeko instrumentu-interpretatzaile onena: Reptile.
|
2007
|
Blues kontenporaneoko album onena: The Road to Escondido.
|
Honekin batera: J.J. Cale.
|
Erreferentziak
Bibliografia
- Steve Turner, "Conversations with Eric Clapton" (Londres: Abacus, 1976)
- Harry Shapiro, Slowhand - The Story Of Eric Clapton (Proteus Books, 1984)
- Ray Coleman, Clapton! The Authorised Biography (Warner Books, 1985; publicada originalmente bajo el título de "Survivor")
- D. Widgery, Beating Time (Chatto & Windus, 1986)
- Fred Weiler, Eric Clapton (Smithmark, 1992)
- Harry Shapiro, Eric Clapton (Cátedra, 1993)
- Marc Roberty, Clapton - The Complete Chronicle (Mitchell Beazley, 1993)
- Marc Roberty, Eric Clapton: The New Visual Documentary (Omnibus Press, 1994)
- Marc Roberty, Eric Clapton - The Complete Recording Sessions 1963-1992 (St Martins Pr, 1995)
- Robin Bextor, Eric Clapton - Now & Then (Carlton Books, 2006)
- Eric Clapton, Clapton, The Autobiography (Broadway Books, 2007)
Ikus, gainera
Kanpo estekak
|
|