2010eko Euskotren Liga
|
Gipuzkoako selekzioa
|
Datu orokorrak
|
Antolatzailea
|
TKE Liga
|
Partaideak
|
4 talde
|
Estropadak
|
8 estropada
|
Hasiera
|
2010eko uztailaren 10a
|
Amaiera
|
2010eko abuztuaren 15a
|
Palmaresa
|
Txapelduna
|
Gipuzkoa eta Galizia
|
|
|
Emakumezkoen Traineru Ligako 2010eko denboraldia Euskotren Ligaren bigarren denboraldia izan zen. Gipuzkoa eta Galizia berdinduta gelditu ziren eta biak izendatu zituzten txapeldun. Hasieran gipuzkoarrei Liga eman bazitzaien ere helegite bat medio TKE-ko epaileak biak ziendatu zituen txapeldun azaroan[1].
Historia
Aurreko ligaren arrakasta ikusita aurrera jarraitzea erabaki zen. Urte honetan Kataluniak ez zuen parte hartu eta bere ordez Astilleroko neskek osaturiko Kantabriako Selekzioa aurkeztu zen. Gipuzkoako selekzioa osatzeko bost elkartek kanporaketa jokatu zuten eta hango emaitzen arabera Getaria-Tolosak eta Zumaiak hiruna estropada jokatzea erabaki zen. Zarauzko Ikurrinan Gipuzkoako Txapelketaren irabazle izan zen Zumaiak hartu zuen parte.
Zarautzen Liga bukatu zenean Galizia eta Gipuzkoa puntuz berdinduta gelditu ziren eta istiluen artean Ikurrina Galiziari eta Liga Gipuzkoari eman zitzaion. Galiziako neskek ordea zumaiarrek behar baino ez-propio gehiago zituela argudiatuz helegitea jarri zuten eta hilabete beranduago zumaiarrak deskalifikatuak izan ziren. Azaroaren 8an epaileak helegiteak aztertu eta Galiziako zein Gipuzkoako selekzioak izendatu zituen txapeldun.
Estropadak
Sailkapena
Postua |
Selekzioa |
Puntuak |
Patroiak |
Trainerua |
Banderak
|
1 |
Galizia |
28 |
Laura Hermo |
Galicia |
4: Concello Moaña, Afamo (Moaña), Zumaia, Zarautz
|
1 |
Gipuzkoa |
28 |
O.Aldalur, M.Urbieta, N.Osoro |
Getaria-Tolosa, Koruko Ama |
3: Pedreña, Ambilamp (Portugalete), Getxo
|
3 |
Bizkaia |
17 |
Amaia Kareaga, Aiala Uribelarrea |
Bizkaia |
|
4 |
Kantabria |
8 |
Alba Rocillo, Sara Vazquez |
San José XII |
|
Erreferentziak
Kanpo estekak