Santurtzikoa izanik Itsasoko Ama Arraun Elkartean hasi zen arraunean. 2010an Bizkaiko trainerua osatu zen eta Aiala izan zen patroi titularra. Kontxako Banderarako ere sailkatu zen eta laugarren postuan amaitu zuen. Proiektuak ez zuen ordea jarraipen argirik izan eta 2012an Hibaika Arraun Elkarteak fitxatu zuen. Errenterian ibilbide oparoa izan zuen, Gipuzkoako Liga bat irabazteaz gain Kontxako Banderan ere maila lehiakorrean aritu baitzen. 2017an Bizkaiara itzuli zen, Deustuko traineruaren txopara hain zuzen ere.