Emakumezkoen Traineru Ligako 2021eko denboraldiaEuskotren Ligaren hamairugarren denboraldia izan zen. Donostiako Arraun Lagunak izan zen txapelduna[1].
Historia
Hirugarren urtez jarraian traineru berberek osatu zuten Liga. Borroka latza izan zen Arraun Lagunak eta Orioren artean eta puntuetan berdinduta amaitu zuten. Donostiarrek ordea garaipen bat gehiago izan zuten eta Arraun Lagunak izan zen txapelduna[2]. Zarauzko Ikurriñaren ondoren Hondarribian jokatu zen estropada ez zen puntuagarria, baina hori ere Arraun Lagunakek irabazi zuen..
Hondarribia laugarrena izan zen eta jeitsiera play-offak jokatu zituen. Maila galdu zuen eta 2022ko Ligarako Tolosaldea sailkatu zen[3].