Cánovas del Castilloren erailketa

Cánovas del Castilloren erailketa
Irudia
Map
Motamagnizidio
political murder (en) Itzuli
erailketa
Data1897ko abuztuaren 8a
KokalekuAita Menni Ospitalea
HerrialdeaBorboien berrezarkuntza
HelburuAntonio Cánovas del Castillo
BiktimaAntonio Cánovas del Castillo
Pertsona hilak1
ErantzuleMichele Angiolillo

Cánovas del Castilloren hilketa 1897ko abuztuaren 8an izan zen, Arrasateko Santa Ageda bainutegian, egun Aita Menni Ospitalean. Antonio Cánovas del Castillo bertan zegoen atseden-egun batzuk igarotzen. Erasotzailea Michele Angiolillo anarkista italiarra izan zen. Angiolillo berehala atxilotua izan zen; eta, gerra-kontseilu azkar bat ondoren, hilarazi zuten. Epaiketan, Angiolillok adierazi zuen erasoa Montjuïceko prozesuan atxilotuei egindako torturen mendekua izan zela.[1]

Aurrekariak

1896ko Bartzelonako atentatua.

XIX. mendearen amaieran Bartzelonan anarkistek egindako eraso armatu ugari gertatu ziren. Ziur aski ezagunen eta larrienetariko bat 1896ko ekainaren 7koa izan zen. Egun horretan, Canvis Nous kalean zehar Corpus Christi eguneko prozesioa igarotzen ari zenean, lehergailu baten eztandak hamabi pertsona hil (zifra ez da ondo argitu) eta beste berrogeita bi zauritu zituen. Ondorengo poliziaren errepresioa bortitza izan zen, sarritan bereizkuntza gabekoa. Gertaera bortitz haren ondorioz, Montjuïceko prozesua egin zen, non 400 «susmagarri» atxilotu eta oso gogor torturatu zituzten. Torturak mota askotakoak izan ziren: jipoiak, kasko elektrikoak, zigarroak gorputzetan itzaltzea, oinak makinekin zapaltzea...[2] Ondorengo gerra kontseiluan 28 atxiloturi heriotza zigorra ezarri zitzaien, nahiz eta gero bost exekutatu zituzten, eta beste 59 bizitza osorako espetxera kondenatu zituzten. 63 errugabetzat jo zituzten, baina, hala ere, Afrikako Río de Orora deportatu zituzten.[3]

Prozesuak benetako mendekua izan ziren eta nazioartean zabalkunde handia izan zuten. Proba nagusiak torturen bidez lortutakoak zirenez, prentsan gobernuaren aurkako salaketa kanpaina handi bat sortu zen. Salaketa haietan El País egunkariko zuzendari Alejandro Lerroux kazetari gaztea gailendu zen; egunkari horrek torturak zehaztasun handiz azaldu zituen.[4]

Atentatua

Canovas hil berria, Juan Combaren marrazki batean.

Zenbait historialariren esanetan, salatutako tortura haiek Canovas hiltzera eraman zuten Angiolillo. Hasieran, helburutzat errege familia bazuen ere, Ramón Emeterio Betances Puerto Ricoko iraultzaileak Espainiako gobernuburua hiltzea aholkatu zion, eta bada harako bidaia hark finantzatu ziola esaten duenik ere.[5] Hala ere, Angiolillok bazuen Londresera erbesteratutako kubatar independentista batzuekin lotura, eta litekeena da haiengandik ere laguntza ekonomikoa jaso izana. Dena dela, Angiolillo Espainiara iritsi eta Cánovas Arrasateko bainuetxean oporretan zegoela jakin zuen. Madrildik Zumarragaraino trenez joan zen eta zalgurdiz Santa Agedaraino, Il Popolo egunkariarentzat lan egiten zuen Emilio Rinaldi kazetaria zela esanez.

1897ko abuztuaren 8an, eguerdian, errebolber batez, hiru tiro egin zizkion Espainiako gobernuko presidente Cánovasi, Arrasateko Santa Ageda bainutegian atseden hartzen ari zela. Cánovas egunkari batzuk irakurtzen ari zen, Angiolillok ezustean harrapatu zuenean. Tiro egin ahala, tirokatzaileak José Rizal ekarri zuen gogora, espainiarrek exekutatutako filipinar aktibista politikoa.[6] Gertaerak oihartzun handia izan zuen Europa osoan.

Epaiketa eta heriotza zigorra

Angiolilloren exekuzioa, garaiko argazki batean.

Angiolillo berehala atxilotu zuten eta, gerra kontseilu azkar bat egin ondoren, heriotza zigorra ezarrita exekutatu zuten. Epaiketan, Angiolillok azaldu zuen erasoa Montjuïceko prozesuan atxilotuen aurka egindako torturen mendekua izan zela; haren ustez, arduradun nagusietariko bat Cánovas zen, zeren eta gobernuak ez baitzuen ezer egin gertaera lazgarri haiek amaiarazteko.[1] Halaber, berak bakarrik egin zuela aitortu zuen. Dena dela, ezaguna da erasoa antolatzeko jende askorekin hitz egin zuela. Ikerlari batzuek konspirazio bat ikusi nahi izan dute gertaeren atzean.[7]

Kondena heriotza zigorra izan zen. 1897ko abuztuaren 19an, erasoa gertatu eta hamaika egunera, Michele Angiolillo garrotez hil zuten Bergarako espetxean. Hiltzea Burgosko Gregorio Mayoral Sendino borreroak gauzatu zuen.[8]

Eragina

Exekuzioaren albistea The New York Times egunkarian, Espainiako prentsaren zentsura nabarmenduz.

Erasoak zein ondoreko epaiketak eta exekuzioak eragin handia izan zuen Europako prentsan. Espekulazio nagusia zen Cánovas konplot baten biktima izan zela eta Angiolilloren atzean Karibeko nazionalistak eta beste estatuak zeudela. The Times egunkariak, ordea, fanatiko baten lana zela zioen eta konplotaren tesia ezeztatu zuen. Hori bai, Ingalaterrako egunkariak erasoa Montjuïceko prozesuarekin eta Espainiaren izaera errepresiboarekin lotu zuen. Angiolilloren izaeraz, Espainiako egunkarietan haren irudia zikintzen zuten bitartean, kanpoan, hedabide askotan, heroi bat bezala aurkeztu zuten. The New York Times egunkariak, adibidez, 1897ko abuztuaren 22an, «Germinal aldarrikatuz adorez hil zela» zioen. Atzean 1898ko Espainia-Estatu Batuak Gerraren prestaketak zeuden. Espainian, bestetik, zentsurak bere lana egin zuen, elementu asko ezkutatuz.[8]

Erasoa euskal literaturan

Cánovas del Castillo oso ezaguna zen Euskal Herrian, Euskal Herriko gertaera politikoez zuen ezagutzagatik eta bertako foruak kentzen izan zuen eragin bereziagatik. Dirudienez, Txirrita bertsolariak Donostiako udaletxe aurrean ikusi zuen Cánovas del Castilloren alarguna, eta ondorengo bi bertso bota omen zizkion:[9]

II da Cánovas, juan da Cánovas,
pikaro gaizki aziya!
Galdu zituen ifar garbiyak,
jarri du trumoi nasiya,
galdu zituen fueruak eta
Jaungoikuaren graziya,
galdu zituen bere lagunak,
galdu du bere biziya!

Iru relejo, iruna kate,
iru mallakin bakoitza,
buruan berriz iru korona,
petxuan iru orratza,
iru doblako amoriyua
tximista bezin zorrotza,
iru tirotan utzi zizuten
zuri senarra ill-otza,
iru ezpatak zulatzen dute,
señora, zure biotza.

Gertaera haietan oinarrituta. Koldo Izagirre idazleak Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri eleberria plazaratu zuen, 1998ko maiatzean.[10]

Erreferentziak

  1. a b «Aintzindari istorikoak - Aita Menni» Aita Menni ahizpa ospitalariak (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  2. (Gaztelaniaz) «Carta dels acusats en el procès de Montjuïc denunciant els mals tractes rebuts» Base documental d'Història Contemporània de Catalunya (web.archive.org) 1897 (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  3. Suárez Cortina, Manuel (2006). La España Liberal (1868-1917). Política y sociedad. Madril: Síntesis. ISBN 84-9756-415-4.
  4. (Gaztelaniaz) Suárez Cortina, Manuel. (2006). La España liberal, 1868-1917: política y sociedad. Madril: Sintesis ISBN 978-8497564151. OCLC .174043452.
  5. (Gaztelaniaz) Anderson, Benedict. (2008-09-01). Bajo tres banderas. Ediciones AKAL ISBN 978-84-460-2540-5. (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  6. Martinez Rubio, Elena. (2018-04-08). «Lardaskeriatan jarrai» Berria (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  7. (Gaztelaniaz) Brule, Álvaro Van den. (2014-11-15). «El gran misterio del asesinato de Cánovas» elconfidencial.com (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  8. a b (Gaztelaniaz) Avilés Farré, Juan. (2013). La daga y la dinamita: los anarquistas y el nacimiento del territorio. Bartzelona: Tusquets ISBN 9788483837535. OCLC .1187050751.
  9. Zavala, Antonio. (1992). Txirrita; Bizitza eta Bertsoak. Editorial Auspoa, 137 or. ISBN H4-715H-163-9..
  10. Izagirre, Koldo. (1998). Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri. Zarautz: Susa ISBN 978-8486766832. OCLC .40815530.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Read other articles:

العلاقات الكوستاريكية النيكاراغوية كوستاريكا نيكاراغوا   كوستاريكا   نيكاراغوا تعديل مصدري - تعديل   العلاقات الكوستاريكية النيكاراغوية هي العلاقات الثنائية التي تجمع بين كوستاريكا ونيكاراغوا.[1][2][3][4][5] مقارنة بين البلدين هذه مقارنة عا�...

 

بوليكاسترو    خريطة الموقع تقسيم إداري البلد اليونان  [1] خصائص جغرافية إحداثيات 40°59′43″N 22°34′17″E / 40.9954°N 22.5714°E / 40.9954; 22.5714   الارتفاع 70 متر  السكان التعداد السكاني 6485 (resident population of Greece) (2001)5370 (resident population of Greece) (1991)6602 (resident population of Greece) (2021)7064 (resident pop...

 

Artikel ini perlu diterjemahkan dari bahasa Inggris ke bahasa Indonesia. Artikel ini ditulis atau diterjemahkan secara buruk dari Wikipedia bahasa Inggris. Jika halaman ini ditujukan untuk komunitas bahasa Inggris, halaman itu harus dikontribusikan ke Wikipedia bahasa Inggris. Lihat daftar bahasa Wikipedia. Artikel yang tidak diterjemahkan dapat dihapus secara cepat sesuai kriteria A2. Jika Anda ingin memeriksa artikel ini, Anda boleh menggunakan mesin penerjemah. Namun ingat, mohon tidak men...

Porsche Tennis Grand Prix 2011 Sport Tennis Data 16 aprile – 24 aprile Edizione 34a Superficie Terra rossa indoor Campioni Singolare Julia Görges Doppio Sabine Lisicki / Samantha Stosur 2010 2012 Il Porsche Tennis Grand Prix 2011 è stato un torneo femminile di tennis giocato sulla terra rossa indoor. È stata la 34ª edizione del torneo che fa parte della categoria Premier nell'ambito del WTA Tour 2011. Si è giocato nella Porsche Arena di Stoccarda in Germania dal 16 al 24 aprile 2011. ...

 

American medical researcher George MinotBorn( 1885-12-02)December 2, 1885Boston, Massachusetts, U.S.DiedFebruary 25, 1950(1950-02-25) (aged 64)Brookline, Massachusetts, U.S.NationalityAmericanAlma materHarvard UniversityKnown forAnemia Treatment of pernicious anemiaAwardsGeorge M. Kober Medal (1929)Cameron Prize for Therapeutics of the University of Edinburgh (1930) Nobel Prize in Physiology or Medicine (1934)Scientific careerInstitutionsJohns Hopkins School of Medicine George ...

 

Railway station in Perth, Western Australia Esplanade railway station redirects here. Not to be confused with The Esplanade railway station, Esplanade MRT station, or Esplanade metro station. Elizabeth QuayStation in November 2023General informationLocationMounts Bay Road & William Street, PerthWestern AustraliaAustraliaCoordinates31°57′25″S 115°51′19″E / 31.956918°S 115.855304°E / -31.956918; 115.855304 (Elizabeth Quay Station) Owned byPublic T...

此條目可参照英語維基百科相應條目来扩充。 (2021年5月6日)若您熟悉来源语言和主题,请协助参考外语维基百科扩充条目。请勿直接提交机械翻译,也不要翻译不可靠、低品质内容。依版权协议,译文需在编辑摘要注明来源,或于讨论页顶部标记{{Translated page}}标签。 约翰斯顿环礁Kalama Atoll 美國本土外小島嶼 Johnston Atoll 旗幟颂歌:《星條旗》The Star-Spangled Banner約翰斯頓環礁�...

 

1988 single by Morrissey This article is about the song. For the subculture, see Suedehead (subculture). For the album, see Suedehead: The Best of Morrissey. SuedeheadSingle by Morrisseyfrom the album Viva Hate B-side I Know Very Well How I Got My Name Hairdresser on Fire Oh Well, I'll Never Learn Released15 February 1988 (1988-02-15)[1]GenreJangle pop[2]Length3:54LabelHMVSongwriter(s) Morrissey Stephen Street Producer(s)Stephen StreetMorrissey singles chronolog...

 

Village in Tirana, AlbaniaLundërVillageLundërCoordinates: 41°17′N 19°52′E / 41.283°N 19.867°E / 41.283; 19.867Country AlbaniaCountyTiranaMunicipalityTiranaMunicipal unitFarkëTime zoneUTC+1 (CET) • Summer (DST)UTC+2 (CEST) Lundër is a village in the former municipality of Farkë in Tirana County, Albania.[1] At the 2015 local government reform it became part of the municipality Tirana.[2] History The Vorpsi family settled in ...

American painter For his son, the lawyer and politician, see P. Frederick Rothermel. Peter F. RothermelRothermel, c. 1885Born(1812-07-08)July 8, 1812Nescopeck, Pennsylvania, U.S.DiedAugust 15, 1895(1895-08-15) (aged 78)Linfield, Pennsylvania, U.S.NationalityAmericanEducationJohn Rubens SmithBass OtisKnown forHistory painterNotable workPatrick Henry Before the Virginia House of Burgesses (1851)The Battle of Gettysburg (1871)MovementRomanticismSignature Peter Frederick Rothermel...

 

Phylum of microscopic organisms that are commensal with lobsters For the term 'symbiont', see Symbiosis. For the US power company, see Symbion Power. Not to be confused with Symbian or Sybian. Symbion Symbion pandora Symbion americanus Scientific classification Domain: Eukaryota Kingdom: Animalia Superphylum: Lophotrochozoa Phylum: CycliophoraFunch & Kristensen, 1995 Class: EucycliophoraFunch & Kristensen, 1995 Order: SymbiidaFunch & Kristensen, 1995 Family: SymbiidaeFunch & K...

 

Ornbau Lambang kebesaranLetak Ornbau di Ansbach NegaraJermanNegara bagianBayernWilayahMittelfrankenKreisAnsbachMunicipal assoc.TriesdorfSubdivisions6 OrtsteilePemerintahan • MayorHeinz Baum (CSU/Wählergruppe Eintracht)Luas • Total15,16 km2 (585 sq mi)Ketinggian419 m (1,375 ft)Populasi (2013-12-31)[1] • Total1.591 • Kepadatan1,0/km2 (2,7/sq mi)Zona waktuWET/WMPET (UTC+1/+2)Kode pos91737Kode area telepon...

International sporting eventTriathlon – Women's individual at the 2011 Pan American GamesVenueAPI Maritime TerminalDatesOctober 23Competitors29 from 16 nationsMedalists Sarah Haskins  United States Bárbara Riveros Díaz  Chile Pamella Nascimento  Brazil«2007 2015» Triathlon at the2011 Pan American Gamesmenwomenvte The women's individual competition of the triathlon events at the 2011 Pan American Games was held on October 23 at ...

 

Glossary for archaeological terms This page is a glossary of archaeology, the study of the human past from material remains. Contents A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z See also Notes References External links A absolute age The age of an object with reference to a fixed and specific time scale, as determined by some method of absolute dating, e.g. 10,000 BP or 1.9 mya.[1] absolute dating Ascertaining the age of an object with reference to a fixed and specific time sc...

 

Traditional folk dance of Rajasthan, India This article is about the folk dance. For the film featured song, see Ghoomar (song).GhoomarA Rajput Woman performing GhoomarNative nameघूमरGenreFolk danceInstrument(s)Dhol, SahnaiOriginRajasthan, India Ghoomar or ghumar is a traditional folk dance of Rajasthan. It was the Bhil tribe who performed it to worship Goddess Saraswati which was later embraced by other Rajasthani communities.[1][2][3][4][5] Th...

Breed of horse This article includes a list of general references, but it lacks sufficient corresponding inline citations. Please help to improve this article by introducing more precise citations. (April 2009) (Learn how and when to remove this message) Hackney PonyHackney pony and 2007 Horse of the Year nominee, Free Willy, in Road Pony competitionCountry of originEnglandTraitsDistinguishing featuresFine, slim, well-proportioned body; long, arched neck; set tail; animated and exaggerated mo...

 

Disambiguazione – Se stai cercando la verdura della famiglia delle cicorie, vedi Cicoria asparago. Catalognacomunità autonoma(CA) Catalunya(OC) Catalonha(ES) Cataluña (dettagli) (dettagli) Catalogna – Veduta LocalizzazioneStato Spagna AmministrazioneCapoluogoBarcellona PresidenteSalvador Illa (PSC) dal 08/08/2024 Lingue ufficialiCatalano, spagnolo, occitano (aranese)[1] Data di istituzione1931 (restaurazione della Generalitat)1977 (ritorno della Generalitat dall'esilio) ...

 

Cet article est une ébauche concernant une chanteuse britannique. Vous pouvez partager vos connaissances en l’améliorant (comment ?) selon les recommandations des projets correspondants. Pour les articles homonymes, voir Raye. RayeBiographieNaissance 24 octobre 1997 (26 ans)Tooting (Londres)Nom de naissance Rachel Agatha KeenPseudonyme RayeNationalité britanniqueFormation BRIT SchoolWoodcote High School (en)Activités Chanteuse, auteure-compositrice-interprète, artiste d'enre...

16th century Venetian and Catholic Cardinal This article is about the cardinal. For his grandnephew, the scholar, see Girolamo Aleandro (1574–1629). Girolamo Aleandro (also Hieronymus Aleander;[1] 13 February 1480 – 1 February 1542) was an Italian humanist, linguist, and cardinal. Life Aleandro was born on 13 February 1480 in Motta di Livenza, in the province of Treviso, part of the Republic of Venice. The son of a doctor, he studied medicine, philology, and theology ...

 

Questa voce o sezione sull'argomento attori canadesi non cita le fonti necessarie o quelle presenti sono insufficienti. Puoi migliorare questa voce aggiungendo citazioni da fonti attendibili secondo le linee guida sull'uso delle fonti. Segui i suggerimenti del progetto di riferimento. Taylor Kitsch nel 2012 Taylor Kitsch (Kelowna, 8 aprile 1981) è un attore canadese. Indice 1 Biografia 2 Filmografia 2.1 Cinema 2.2 Televisione 3 Doppiatori italiani 4 Note 5 Altri progetti 6 Collegamenti...