Aron Baynes, (Gisborne, (Zeelanda Berria), 1986ko abenduaren 9a) Zeelanda Berrian sortutako saskibaloi jokalari australiarra da, eta pibot postuan jokatzen du.
Biografia
Baynes Australiako Kirol Institutuan trebatu zen 2005-2009 bitartean, AEBko College Txapelketan eta Washington State Cougars-en sartu aurretik.
Ibilbide profesionala
Lietuvos Rytas (2009-2010)
2009an NBAko aurreikuspenetan aukeratua izan gabe, Los Angeles Lakers taldearekin fitxatu zuen Udako Ligan parte hartzeko.
2009ko udazkenean, bere lehen kontratu profesionala sinatu zuen Lietuvos Rytasekin.
EWE Baskets Oldenburg (2010-2011)
2010eko uztailean, bi urteko kontratua sinatu zuen EWE Baskets Oldenburgekin, Alemanian; 40 partidatan, 6,8 puntu eta 3,7 errebote ditu partidako. 2011ko ekainean, Oldenburg utzi zuen.
Ikaros Kallitheas (2011-2012)
2011ko abuztuan, Greziako Ikaros Kallitheas klubarekin sinatu zuen 2011-2012 denboraldirako.
Union Olimpija (2012-2013 urtarrila)
2012ko abuztuaren 1ean, Esloveniako Union Olimpijarekin sinatu zuen. 2013ko urtarrilaren hasieran, Olimpika utzi zuen bere karrera NBAn jarraitzeko.
San Antonio Spurs (2013-2015 urtarrila)
2013ko urtarrilean, San Antonio Spurs taldearekin bat egin zuen NBAn. NBAko bigarren partidan, 7 puntu lortu zituen; 9 errebote hartu, eta blokeo bat egin zuen Charlotte Bobcats-en aurka 102-78ko garaipenarekin. Spursek Austin Torosera bidali zuen D-Leaguera. Lehen aldiz izan zen Los Angeles Lakers titular, Los Angeles Lakersen aurka 2013ko Playoffeko 1. jardunaldiko 4. partidan, eta defentsa Dwight Howard-en aurka egin behar izan zuen.
2013ko abenduaren 1ean, Austin Toros D-Leaguera bidali zuten. Hurrengo egunean, Spurs taldera itzuli zen. Abenduaren 8an, ostera, Torosera itzuli zuten, eta hurrengo egunean, berriro, Spursek ekarri zuen.
Detroit Pistons (2015-2017)
2015eko uztailaren 3an, Detroit Pistons-ekin 3 urterako kontratu bat sinatu zuen 20 000 000 dolarrekoa.
Boston Celtics (2017-2019)
2017ko uztailaren 19an, urtebeteko kontratua sinatu zuen Boston Celticsekin, 4.300.000 dolarrekoa.
Phoenix Suns (2019-2020)
2019ko ekainaren 21ean, Phoenix Sunsera eskualdatu zuten[1].
Toronto Raptors (2020-2021)
Toronto Raptors-ekin sinatu zuen bi urteko eta 14,3 milioi dolarreko kontratua[2]. 2021eko udan, Baynesek Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen Australiako taldearekin eta lepoan zauritu zen, nerbio-kalte batekin, gutxienez, denboraldi batez jokatu ezinik edukiko duena. 2021eko abuztuaren 4an, Raptors-ek kaleratu egin zuen[3][4].
Sariak
NBA
Selekzio nazionala
Olinpiar Jokoak
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), zilarrezko domina irabazi zuen Frantziako taldearekin AEBko taldearekin (urrezkoa) galduz eta Australiako taldea (zilarrezkoa) garaituz. Hauek osatzen zuten taldea: Patty Mills, Matthew Dellavedova, Nathan Sobey, Dante Exum, Chris Goulding, Josh Green, Matisse Thybulle, Joe Ingles, Aron Baynes, Duop Reath, Nick Kay eta Jock Landale-k[5][6].
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Erreferentziak
Kanpo estekak
«Aron Baynes» Wikipedia (Ingelesez)