1897. urtetik aurrera euskal kazeta abertzalean ere idazten hasi zen, gehienbat historia eta zuzenbideko gaiei buruz. 1898ko amaiera aldera espetxeratua izan zen, Larrinagako espetxean hilabete bat egon zelarik, arrazoia: Arteagan igeltsero batzuei ikurrin bat eman izateagatik, hauek bertako eraikin baten goialdean jartzeko asmoz.
1902an Sabino Arana kartzelan preso zegoelarik, Bizkai Buru Batzarreko bere ardurak Zabalari iragan zizkion
Hurrengo urtean, Zabala eta Pedro Chalbaud politikariak EAJ ordezkatuz Bizkaiko aldun izendatuak izan ziren.
EAJko presidentea
Irailean, jada Sabino Arana oso gaixorik zegoela, bere behin betiko ardura Zabalari iragan zion, hortaz, 1903koazaroaren 25ean Sabino Arana zendu ondoren Angel Zabala Ozamiz alderdi horretako buruzagi nagusia bilakatu zen.
Egoera latz honetan Zabalak EAJko egitura berrantolatu zuen, betiere ordurarte mantendu zen alderdiak alderdi moderno baten itxurara aldatu zedin. Behin betebehar hau burutu ostean, Zabalak dimititu eta politikatik aldendu zen.
Ibilbide politikoaren amaiera eta heriotza
Ordudanik Bizkaiko historiaren ikerketari buru belarri ekin zion, halere bere heriotzararte euskal abertzaleen erreferente garrantzitsu izaten jarraitu zuen, azkenik 1940kourtarrileanMadrilen hil zelarik.
Idazlanak
Historia de Bizcaya. 1793 - 1807, Bilbo, 1909
Historia de Bermeo. I. bilduma, Bermeo, 1928. II. bilduma, Bermeo, 1931.