2015ean zika birusaren agerraldia zabal Amerikan gertatu zen. Agerraldiaren lehenengo datuak urte horren apirilean eman ziren, Brasilen, eta handik Hego-Amerikako eta Karibeko beste herrialdetara zabaldu zen. Aurretik birusa Afrikan, Asian eta Ozeano Barean detektatua izan zen. Zika birusa (ZIKV) Flavivirusa da eta izen bereko gaixotasuna sortzen du. Birusa eltxo batek zabaldu egiten du, Aedes generokoa. Familia bereko gaixotasunak hauexek dira: sukar horia, denge sukarra, Mendebaldeko Niloko birusa, chikungunya sukarra eta entzefalitis japoniarra.
Sintomak
Berez ez da gaixotasun larria nahiz eta batzutan eragin gogorrak izan. Inkubazio garaia zenbat denborakoa den ez dago garbi baina laburra dela ematen du. Sintomak beste arbobirusek eragindako antzekoak dira: sukarra, konjuntibitis, mialgiak, ezinegona, zefaleak, artralgiak... Gaixotasunak bi egunetik zazpi egunetara irauten du.
Kezkagarriena ezagutu ditzakeen ondorio batzuk dira. Brasilen, esaterako, haurdun dauden emakueek izan ondoren jaioberrien artean mikrozefalia kasuak handitu dira. Dena dela, lotura hori oraindik ikertzekotan dago.
Gaur egun ez dago txertoarik gaixotasun hau prebenitzeko.
Zabaltze prozesua
MSOren arabera Zika birusa eltxoen ziztaden bitartez zabaltzen da eta, baita ere, odol transfusioaren bidez. Birusaren lehenengo berriak 2007 eta 2013anOzeano Barean eman ziren, Yap uhartean eta Polinesia Frantsesan hurrenez hurren. 2015ean, bestetik, Kolonbian eta Cabo Verden. Dagoeneko Amerikako 23 herrialdetan birusa indentifikatu da eta horrek oso azkar zabaltzen ari dela adierazten du.
MOEren arabera infekzioa Latinoamerikako 23 herrialdetan dago zabalduta.Margaret Chanekurtarrilaren 29an zera azaldu zuen: alerta maila gorena dagoela ezarrita. MOEren beste arduradunaren hitzetan, Marcos Espinal, hiru zein lau milioi pertsona infektatuak izango dira. Gaixotasuna Aedes aegypti eltxoa aurkitzen den toki guztietara helduko da. Denge sukarrak antzeko baldintzekin lurralde hori Ameriketako Estatu Batuen hegoaldetik Argentinaraino doa. Bakarrik Kanada eta Txile geldituko dira salbu.[1]