Eltxo

Eltxo
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaDiptera
SuperfamiliaCulicoidea
Familia Culicidae
Meigen, 1818
Azpifamiliak

Eltxoak Culicidae familiako intsektu dipteroak dira.

Egun, 39 genero eta 135 azpigenero deskribatu dira eta 3.500 espezie atzeman[1]. Halaber, espezie berrien aurkikuntzek, sistematika aldaketek eta taxon batzuen onartze zailtasunek zifra zehatza definitzea zailtzen dute[2]. Atzeman diren generoetako batzuk Anopheles, Culex, Psophora edota Aedes dira.

Intsektu hauek hegalariak dira, gorputz fin eta hanka luzedunak. Espeziearen arabera, helduen tamaina ezberdina da, baina oso gutxitan gainditzen dituzte 15 mm.

Eltxoa azal gainean
Eltxoa ziztatzear

Eltxoen bizi zikloa arrautza, larba, pupa eta helduaroan oinarritzen da. Larba eta pupa diren bitartean uretan garatzen dira.

eltxoen bizi zikloa
Eltxoen bizi zikloa

Elikadura

Orohar, bai eltxo eme eta bai ar, azukre mailan aberatsak izan ohi diren nektarraz, zapaz eta zukuez elikatzen dira. Eltxo emeek ordea, odola ere beharrezko dute, arrautzak sortu ahal izateko proteina bertatik lortzen baitute[3]. Hori dela eta, emeen ahoaren atalek tronpa luze bat dute ugaztunen (batzuetan baita hegazti, narrasti eta anfibioenak ere) larrua zeharkatu eta haien odola xurgatzeko[4]. Arren ahoak, berriz, ez du funtzio hori egiteko gaitasuna duen organorik, ezta beharrik ere.

Bada salbuespenik, Toxorhynchites generoko emeek ez dute odolik jaten. Haien larbek, ordea, beste eltxo batzuenak jaten dituzte.

Espezie desberdinen arteko odol xurgatze jarrera edo ohiturak desberdinak izan ohi dira, dituzten lehentasunen arabera. Esaterako, batzuk hegaztiak lehenesten dituzten bitartean eta beste batzuk nahiago dute ugaztunak ziztatu. Beraien ziztaden biktimak izango direnak hautatzeko, lehenik bistaz, gero usaimenaz eta azkenik gorputz tenperatura detektatzeaz baliatzen dira. [5]

Gizakien odola

Hainbat ikerketen esanetan, gizakien odola xurgatzerako orduan dituzten lehentasun ohikoenen artean ondorengoak daude: O odol-taldea, arnasa sakon hartzen dutenak, azalean bakterio ugari dutenak, odol tenpreatura altua eta haurdun dauden pertsonak[6][7]. Herentziazkoa ere izan litekeela esan izan da. [8]

Taxonomia

Familia

Eltxoak, nematocera familiako intsektu dipteroak dira, Culicidae familiakoak hain zuzen.

Azpifamiliak

Generoa

Ochlerotatus notoscriptus, Tasmaniar eltxoa giza azala ziztatzear
Ochlerotatus notoscriptus, Tasmaniar eltxoa giza azala ziztatzear

Genero ezagunenetako batzuk honako hauek dira:

Ziztadaren eraginak

Skeeter Sindromea (Eltxoen listuari alergia)
Skeeter Sindromea (Eltxoen listuari alergia)

Eltxoen ziztadak hantura txikia eta narritadura sortu ohi du ugaztunen azalean. Eltxoen listuaren kontrako erreakzio alergiko baten ondorio da, eta oso kasu bakanetan baizik ez da larria. Eltxoen ziztadaren arrisku ohikoena, ordea, gaixotasunen transmisioan datza.

Gaixotasunen transmisio bektorea

Eltxoak berez gizakiari kalte gutxi eragin arren, hainbat gaixotasunen transmisioan parte hartzen du. Organismo askoren bizi zikloaren parte da eltxoen bidezko transmisioa, honek esan nahi du organismo kaltegarria daramaten eltxoek ez dutela sintomarik jasaten, baina gaixotasuna transmititzen dutela.

Eltxoek transmititzen dituzten gaixotasun ohikoenak hauek dira (espezie eta ingurunearen arabera, betiere):

Ekologia

Giza eta animalia gaixotasunen transmisore izateaz gain, eltxoek ekosistemetan badute bestelako funtziorik ere.

Eltxo ar helduek eta zenbait espezietako eltxo emeek loreen polinizazioa eragiten dute, hauen nektarraz elikatzeko lore batetik bestera bidaiatzen dute eta[9]. Horrez gain, ekosistema hezeetako zati esanguratsu ere badira, karbonoaren eta hidrogenoaren zikloetan eragiten baitute. Honen harira, zenbait biologo adituk bioindikadoretzat ere kontsideratzen dituzte[10][11]. Gainera, puntu edo zona bero (lurreko espezie aniztasun handieneko tokiak) deiturikoen biodibertsitateari ere laguntzen diote.[12]

Larbak, zooplanktonaren zati dira eremu heze ugarietan[13]. Bai larba eta bai eltxo helduak bestelako harrapakarien (intsektu, arrain, anfibio, hegazti eta abar) elikadura iturri ere badira[14][9]. Aipatuaz gain, ur inguruneetatik lurrera, biomasa transferitzen laguntzen dute eta zenbait larbek, uretako ekosistemetako mikroorganismo eta hondakin organikoez elikatzen diren bitartean ura garbitzen dute[14].​ Hala, ur geldia arazteko prozesuan parte hartzen dute eta haien gorpu eta hondakinek askatzen duten nitrogenoa landareentzat ongarri ere bada[9].

Sinonimoak euskaraz

Euskaraz ondorengo sinonimoak aurki genitzake: ulitxa, eulitxa, sistuli, xankailo, moskito edota mustika.[15][16]

Erreferentziak

  1. Reinert, J. E.. (2001-03). «Revised list of abbreviations for genera and subgenera of Culicidae (Diptera) and notes on generic and subgeneric changes» Journal of the American Mosquito Control Association 17 (1): 51–55. ISSN 8756-971X. PMID 11345419. (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  2. «Mosquito Taxonomic Inventory» mosquito-taxonomic-inventory.info (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  3. «Eltxoen aurka edozerk balio du» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  4. Bastidas, Rodolfo y Zavala, Yanet. 1995. Principios de Entomología Agrícola. Ediciones Sol de Barro. ISBN 980-245-006-5
  5. (Gaztelaniaz) «Los tres sentidos que emplean los mosquitos para identificar a sus víctimas» BBC News Mundo 2015-07-19 (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  6. (Ingelesez) Shirai, Yoshikazu; Funada, Hisashi; Takizawa, Hisao; Seki, Taisuke; Morohashi, Masaaki; Kamimura, Kiyoshi. (2004-07-01). «Landing Preference of Aedes albopictus (Diptera: Culicidae) on Human Skin Among ABO Blood Groups, Secretors or Nonsecretors, and ABH Antigens» Journal of Medical Entomology 41 (4): 796–799.  doi:10.1603/0022-2585-41.4.796. ISSN 0022-2585. (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  7. (Ingelesez) «5 Stars: A Mosquito's Idea Of A Delicious Human» NPR.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  8. (Ingelesez) Fernández-Grandon, G. Mandela; Gezan, Salvador A.; Armour, John A. L.; Pickett, John A.; Logan, James G.. (2015-04-22). «Heritability of Attractiveness to Mosquitoes» PLOS ONE 10 (4): e0122716.  doi:10.1371/journal.pone.0122716. ISSN 1932-6203. PMID 25901606. PMC PMC4406498. (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  9. a b c (Ingelesez) Fang, Janet. (2010-07). «Ecology: A world without mosquitoes» Nature 466 (7305): 432–434.  doi:10.1038/466432a. ISSN 0028-0836. (Noiz kontsultatua: 2021-03-07).
  10. (Ingelesez) [1] «http://www.diva-portal.org/smash/record.jsf?pid=diva2:165446 résumé]»] DIVA (Noiz kontsultatua: 2021-03-07).
  11. (Ingelesez) Willott, Elizabeth. (2004). «Restoring Nature, Without Mosquitoes?» Restoration Ecology 12 (2): 147–153.  doi:10.1111/j.1061-2971.2004.00392.x. ISSN 1526-100X. (Noiz kontsultatua: 2021-03-07).
  12. (Ingelesez) Fang, Janet. (2010-07). «Ecology: A world without mosquitoes» Nature 466 (7305): 432–434.  doi:10.1038/466432a. ISSN 0028-0836. (Noiz kontsultatua: 2021-03-07).
  13. Batzer, D. P.; Wissinger, S. A.. (1996). «Ecology of insect communities in nontidal wetlands» Annual Review of Entomology 41: 75–100.  doi:10.1146/annurev.en.41.010196.000451. ISSN 0066-4170. PMID 15012325. (Noiz kontsultatua: 2021-03-07).
  14. a b «La Salamandre n°199 : Moustique, ennemi public ? - La Salamandre» www.salamandre.org (Noiz kontsultatua: 2021-03-07).
  15. «moustique | frantses-euskara hiztegi elektronikoa | Nola Erran» nolaerran.org (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  16. «Labayru Hiztegia» Labayru Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2021-02-27).

Kanpo estekak