Eskualdeko Hiri Garraioaren 15. linea (15 seinaleztatua, L15 ofizialki) Iruña eta Zizur Nagusia, Ardoian barrena, lotzen dituen autobus linea da.
Bere ibilbidean zehar, San Nikolas eliza, Takonera parkea, Nafarroako jauregia, Baluarte jauregia, Bianako Printzearen plaza, Iruñeko autobus geltokia, Iruñeko zitadela, Yamaguchi parkea, Nafarroako Ospitalea, Nafarroako Unibertsitatea eta San Andres eliza bezalako toki garrantzitsuak lotzen ditu.
Historia
Linea Zizur eta Iruña arteko bidaiarien hiriarteko garraio-emakida gisa hasi zen, La Villavesa SA enpresari 1930ean emandakoa. 11 zenbakia zuen, eta Yanguas y Miranda kalean bukatzen zuen.[1]
1969an, La Villavesa itxi ondoren, La Montañesaren eskuetara pasatzen da linea.[1]
1999an, Eskualdeko Hiri Garraioaren bateratzearekin, 15 zenbakia jaso zuen eta Erdialdeko ibilbidea aldatu zuten.[2]
2010eko apirilean, Ardoiraino zabaldu zuten linea, Urbanizaziorako ibilbidea 18 lineara utziz.[3]
Zizur erdiguneen arteko garraio publikorik eza arintzeko, antzina 24 lineak egina, 2017ko udaberrian hedapen bat sortu zen Ardoitik Urbanizaziora.[4]
2019ko otsailetik, San Ignazio etorbideko geldialdiaren ordez, metro batzuk aurrerago, Saide Karlos III zinemak eraistearen ondorioz.[5]
2020ko maiatzaren 16tik, Sarasate pasealekuko geltokia pasealekuaren iparraldetik hegoaldera aldatzen da, Nafarroako Foruen monumentuaren eta Posta Bulego Nagusiaren inguruan. Gainera, San Ignazioko aldi baterako geldialdia kendu da, baina zinema-aretoetakoa ezabatuta jarraitzen du.[6]
Ustiapena
Maiztasunak
Linea urteko egun guztietan dago martxan. Hauek dira maiztasunak:[7]
- Lanegunak: 20' (06:30tik 22:30ra)
- Larunbatak: 20' (06:30tik 22:30ra)
- Jaiegunak: 30' (06:30tik 22:30ra)
Ibilbidea
Autobus guztiek ibilbide osoa egiten dute, Ardoi eta urbanizazio arteko azken zatia izan ezik, orduro autobus batek egiten baitu.[7]
Geldialdiak
15 linea Pablo Sarasateraino
|
Bidaiariak
[8]
Urte
|
Bidaiariak
|
Aldakuntza
|
2018
|
541 150
|
▲ 3,85%
|
2019
|
561 985
|
Etorkizuna
Oraingoz ez da zerbitzuaren luzapen edo aldaketa berririk aurreikusten.
Erreferentziak
Kanpo estekak
|
---|
Autobusa Billabesa | |
---|
Eguneko zerbitzua | |
---|
Gaueko zerbitzua | |
---|
Zerbitzu bereziak | |
---|
Kendutako zerbitzuak | |
---|
|
---|
Bizikleta Bidegorriak | |
---|
Igogailua Funikularra Arrapala | |
---|
Arrapal mekanikoak | |
---|
Funikularrak | |
---|
Igogailuak | |
---|
|
---|
Taxia | |
---|
Besteak | |
---|