2020komartxoaren 13an, COVID-19 pandemiaren ondorioz konfinamendu orokorra deklaratu ondoren, Iruñeko Udalak hau eta hiri osoan zehar banatutako beste 9 igogailu ixtea erabaki zuen. Hala, konfinamendu osoan itxita egon ziren ekainaren 22ra arte, egun horretan berriz ireki baitzuten, baina edukiera txikiarekin.[3][4]
Azpiegitura
Igogailua Iruñeko Udalaren babespeko eraikin batean sartuta dago. Kanpotik bakarrik sar daiteke, eraikineko bizilagunek beste igogailu bat erabiltzen baitute. Behealdeak Felisa Munarriz plazarekin bat egiten du eta goialdeak Julian Gaiarre kalearekin, Mirari elizaren atzealdean.
Goiburuak
Igogailu edo funikular bi goiburu ditu:
Felisa Munarriz plaza (0. solairua)
Julian Gaiarre kalea (1. solairua)
Ustiapena
Igogailu honen funtzioa Arrosadian dagoen desnibel edo malda zuzen-zuzenean igotzea da, honela Felisa Munarriz plaza saiestuz.
Etorkizuna
Oraingoz ez da neurri gehigarririk aurreikusi igogailuan.