Identifikazio horretan oinarrituta, Antzinaroan Uharte Arakil baskoien lurraldean zegoela ondorioztatu da. Hala ere, badirudi beranduago Merobaudesekbagaudak garaitu zituenean aipatzen den Aracellinatorum frangit insolentiam Bacaudarum horretako Aracellinatorum ez dela Uharte Arakil, baizik eta Araciel, gaur egungo Corellatik gertu. Hortaz, baliteke Uharte Arakil ez egotea baskoien lurraldean, baizik eta barduliarrenean, Lekunberritik gertu aurkitu den mugarri batean oinarritua[4].
Litekeena da Zamartzen Erdi Aro osoan egotea helburu sakratuetarako erabilitako lur bat, aurkitu diren hilobiak ikusita, baina garai horretako arrasto gutxi aurkitu dira. X. mendean, Zamartze izena aipatzen da Sisebuto apezpikuaren garaian. Izena Sant Marcetik datorkio (San Marko), bertan sortu zen monasterioaren arabera[6]. 1048tik aurrera (aurkitu den txanpon baten urtea) eliza erromanikoa eraiki zen bertan, eta XI. mendetik aurrera jendea hilobiratu zen[1].
Aro garaikidea
1983kourriaren 26an 3192/1983 Errege Dekretuaren bidez Monumentu Historiko izendatu zuten. Gaur egun ez da elizkizunik ospatzen bertan.
↑Agorreta, M. J. P.; Morales, J. R.. (2011). «Término augustal hallado en Lekunberri (Navarra): estudio preliminar» Trabajos de Arqueología Navarra 23: 5-20..
↑Botaya, M.; de los Angeles, M.. (1997). «La red viaria romana en el País Vasco» Isturitz 8: 207-231..