Xapur I.a
Xapur I.a[1] (pehlevieraz: 𐭱𐭧𐭯𐭥𐭧𐭥𐭩; Gor?, Persia, 215 aldean - Bixapur, Persia, 272 aldean) Sasandar Inperioko xahanxah izan zen 241-270/72 urteetan. BiografiaArdaxir I.aren semea zen. Haren aitak Erromatar Inperioaren aurka hasi zuen borroka jarraitu zuen. 241. urtean Antiokiaraino heldu zen baina hurrengo urtean Gordiano III.a enperadoreak garaitu zuen. 253. urtean Tiridates II.a erregea Armeniatik egotzi zuen eta 260. urtean Valeriano erromatar enperadorea atxilotu zuen. Antiokia, Tarso eta Kapadoziako Zesareako hiriak eraso eta hustu zituen, eta erromatar presoez baliatu zen Behe Mesopotamian zubiak eta urtegiak eraikitzeko. Uko egin zion Siria eta Asia Txikia konkistatzeari, baina Eufrates ibaia berriro ere gainditu zuen eta Odenatek, Palmirako printzeak, garaitu zuen. Yundisapur hiria sortu zuen Susa hiritik hurbil eta Taq-e Kesra jauregi zoragarria eraikiarazi zuen Ktesifonen. Erreferentziak
|