Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Leonard Vole, gizon gazte eta eder bat, French anderearen hilketaz akusatzen dute, adineko emakume aberats bat, adiskide bilakatutakoa. Krimenaren ustezko eragingarria hildakoaren ondasunak oinordetzan jasotzea da. Bere aurkako frogak ugariak dira, baina, hala ere, Sir Wilfrid Roberts londrestar abokatu kriminalista entzutetsuak bere defentsa hartzen du.