Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Charles Tatum (Kirk Douglas), eskrupulurik gabeko kazetaria, estualdi ekonomikoan dago alkoholzalekeriaren ondorioz. Hori dela eta, Mexiko Berriko herrixka bateko egunkarian lan egitera derrigorturik egongo da. Leo Minosa (Richard Benedict) haitzulo batean harrapaturik gelditzen delarik, Tatumi aukera paregabea irudituko zaio erreportajeak saltzeko. Orduan, Kretzer (Ray Teal) herriko sheriffarekin elkar harturik, zoritxarreko egoera zena ikuskizun bihurtuko du, eta erreskatea ahal bezain beste atzeratzen saiatuko da, irakurleen arreta atxikitxeko.