William McChord Hurt (Washington Hiria , 1950eko martxoaren 20a - Portland , Oregon , 2022ko martxoaren 13a ) estatubatuar aktorea izan zen. Zinema ikur handia izan zen 1980ko hamarkadan , antzeztu zituen nortasun handiko rolengatik. Gizonezko aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen 1985eko Kiss of the Spider Woman filmean egindako lanagatik.
Bizitza
1950eko martxoaren 20an jaio zen, Washingtonen . Teologia ikasketak egin zituen Tufts Unibertsitatean, eta aktore izateko ikasi zuen gero Juilliard School ospetsuan. Ikaskide izan zituen Robin Williams eta Christopher Reeve aktoreak, hain zuzen. 1980an egin zuen debuta kameraren aurrean; Ken Russellen Altered States beldurrezko filmean izan zen. Gero etorri ziren Peter Yatesen Eyewitness thrillerra (1981), eta Hollywooden ospea eman zion Body Heat (Lawrence Kasdan , 1981 ) thriller erotikoa.[ 1]
Héctor Babenco zinemagilearen Kiss of the Spider Woman filmean antzeztu zuen rolagatik irabazi zuen Oscar saria , ordea, 1982an . Argentinako espetxe bateko ziega partekatzen duten bi gizonen istorioa kontatzen du filmak. Sona handia izan zuen garai hartan Hurten antzezpenak eta, horri esker, paper garrantzitsuak lortu zituen hurrengo urteetan. Lau alditan izendatu zuten Oscar sarietarako.[ 1]
Protagonistaren rolak jokatzetik, bigarren mailako pertsonaiak antzeztera igaro zen 1990eko hamarkadan . Indar handiko pertsonaiak izan ziren, edonola ere. Horien artean daude, besteak beste, A.I. Artificial Intelligence (2001 ) The Village (2004 ), edota The Good Shepherd (2006 ). Marvel unibertsoko filmetan hartu zuen parte azken urteetan, Thaddeus Ross pertsonaia gorpuzten. Antzerkian ere aritu zen; William Shakespeareren obrak antzeztu zituen, batez ere. Tony sari bat irabazteko izendatu zuten 1985ean , Hurlyburly obragatik. Eta telebistan ere maiz aritu zen.[ 1]
Prostatako minbizia diagnostikatu zioten 2018an , eta gaixotasunak eragindako albo kalteengatik hil zen.[ 1]
Filmografia
Zinema
Telebista
Erreferentziak
↑ a b c d Biain, Aitor. William Hurt aktorea hil da, 71 urterekin. Berria , 2022ko martxoak 14, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-31) .
↑ a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z aa ab ac ad ae af ag ah ai aj ak al am an ao ap aq ar as at au av aw ax ay az ba bb bc bd be bf bg bh bi bj bk bl bm bn bo bp bq br bs bt bu bv William Hurt. BFI, web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-31) .
↑ a b c d e William Hurt: Facts & Related Content. britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-31) .
↑ Wood, Robin. William Hurt Walks In A Spy's Shoes. CBS News, web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2022-4-1) .
↑ Patterson, Troy. Too Big To Fail reviewed: William Hurt is exceptional as Treasury secretary Hank Paulson.. Slate , web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2022-4-1) .
↑ Goodman, Tim. The Challenger Disaster: TV Review. The Hollywood Reporter , web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2022-4-1) .
↑ a b William Hurt death: Oscar-winning actor dies aged 71. independent.co.uk (Noiz kontsultatua: 2022-4-1) .
↑ How 'Mythic Quest' Gave F. Murray Abraham the Spotlight He Deserves. Vanity Fair , web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2022-4-1) .
Kanpo estekak
1928–1950 1951–1975 1976–2000 2001–egun 1 sariari uko egin zion