Into the Wild 2007ko film biografikoa da, Sean Pennek idatzia, koprodukzitua eta zuzendua. Jon Krakauerren Into the Wild 1996ko liburuaren egokitzapena da; bertan, 1990eko hamarkadan Christopher McCandlessek Ipar Ameriketan zehar eta Alaskako eremu basatietan bizi izandako esperientziak kontatzen ditu. Filmeko antzezle nagusiak Emile Hirsch (McCandless), Marcia Gay Harden eta William Hurt izan ziren, azken biak guraso paperean.
2007ko Erromako Zinemaldian eman zen aurreneko aldiz, eta Alaskako Fairbanksen geroago. Urrezko Globo sarietarako bi izendapen izan zituen, eta jatorrizko abestirik onenarena irabazi zuen, Eddie Vedderren "Guaranteed" lanarekin. Oscar saritarako ere bi izendapen jaso zituen: muntatze onenarena eta taldeko gizonezko aktore onenarena (Hal Holbrook).
Argumentua
Filma narratiba ez linealean aurkezten da, atzerantz eta aurrerantz ebakiz McCandless-ek Alaskako lurralde basatian igarotako denbora eta Alaskako bidaia hasi aurretiko bi urteak. Argumentuaren laburpena, ordea, era kronologikoan kontatzen da.
1992ko apirilean, Christopher McCandless (Emile Hirsch) Alaskako Denali National Park and Preserve iparraldeko area bakarti batera iristen da. Chris-en preparazio eza kontuan izanik, inguruan zebilen ezezagun batek bota pare bat uzten dizkio. Chris lurralde basatian zehar sartzen da eta bere kanpamendua abandonaturiko herri autobus batean sortzen du; "Autobus Magikoa" izena jarriko dio. Hasieran, McCandless pozik dago isolatutako bakardadean, naturaz inguratuta, eta landan bizitzearen zirrararekin. 22 kalibredun rifle batekin ehizatzen du, liburuak irakurtzen aritzen da, eta bere pentsamenduez beteriko egunerokoa betetzen du bere burua lurralde basatian bizitzeko prestatzen duen bitartean.
Bi urte lehenago, 1990ko maiatzean, McCandless ohore gorenez graduatu zen Emory unibertsitatean. Geroago, McCandless-ek bere ohiko bizitzari uko egiten dio bere kreditu txartel guztiak zein identifikazio pertsonaleko dokumentuak suntsituz. Ia bere aurrezki guztiak Oxfam-i ematen dizkio eta herrialdea zeharkatzen duen auto bidaia batean murgiltzen da lurralde basatian bizitzearen esperientziaren bila. McCandless-ek ez die gurasoei, Walt (William Hurt) eta Billie McCandless-i (Marcia Gay Harden), ezta bere arreba den Carine-ri (Jena Malone) egiten ari denaren berririk ematen. Behin bidaia hasi eta gero, edozein eratako kontaktua izateari uko egiten dio eta, ondorioz, gurasoen antsietateak gora egiten du, gero desesperaziora iritsiz.
Mead lakuan, McCandless-en autoa harea mugikorretan harrapatuta geratzen da eta, ondorioz, auto-stop egiten hasten da. Geratzen zitzaion diru apurra erre eta izen berri bat ematen dio bere buruari: "Alexander Supertramp." Kalifornia iparraldean, McCandless-ek bikote hippie bat aurkitzen du, Jan Burres (Catherine Keener) eta Rainey (Brian H. Dierker). Rainey-k Jan-ekin duen harreman hauskorrari buruz hitz egiten dio Mccandless-i eta azken honek harremana berpizten laguntzen dio. Irailean, McCandless Carthage-ra (Hego Dakota) iristen da eta uzta bilketako enpresa batean hasten da lanean, Wayne Westerberg (Vince Vaughn) ugazaba izanik. Sateliteak pirateatzen aritzearren Westerberg atxilotu egiten dute eta ondorioz, McCandless lana uztera behartzen dute.
McCandlessek orduan Colorado errekatik bidaiatzen du. Errekatik kayak bitartez bidaiatzeko beharrezkoa duen lizentzia aintzat hartu gabe, ibaian behera egiten du Mexikora heldu arte. Bertan, kayaka galtzen du hauts artean eta buelta egiten du AEB-tara oinez. Kargako tren batean Los Angelesera heltzen da eta, gutxira, gizarte moderno horretan deseroso sentitu eta alde egiten du bertatik ere. Trenbideetako poliziek McCandlessen berri izan eta kargako trenetan ibili izana leporatu ostean, honek "auto-stop" egiteko erabakia hartzen du.
1991ko abenduan McCandless Kaliforniako Slab hirira iristen da eta bertan, Jan eta Rainey topatzen ditu berriro ere. Bertan, Tracy Tatro (Kristen Stewart) ere ezagutzen du. Tracy-k McCandlessenganako interesa erakusten du, baina protagonistak ez du Tracyrekin harremanik izan nahi, adingabekoa baita neska. Oporren ostean, McCandlessek Alaskarako bidea hartzen du. Hilabete bat geroago, Kaliforniako Salton hirian, kanpatzen ari den bitartean, Ron Franz (Hal Holbrook) ezagutzen du. Ron Franz erretiratutako gizon bat da, behin eta berriz kontatzen duena bere familia auto istripu baten hil zela bera armadan zegoen bitartean. Orain, bere denbora larrua lantzen pasatzen du eta berak erakusten dio McCandless-i nola lan egin larruarekin. Bi hilabete Franz-ekin igaro ostean, Alaskarako bidearekin jarraitzea erabakitzen du McCandless-ek, nahiz eta Franz-en lagun mina egin den. Joan aurretik, Franzek, nota batean, bere kanpin denda zaharra eta bidaiatzeko materiala ematen dizkio baldintza batekin: bere biloba izatea onartzea McCandlessek. Honek, hori guztia Alaskako bidaiaren ostean hitz egingo dutela esan eta bidaiari ekiten dio.
Lau hilabete beranduago, McCandlessen bizitza zailagoa egiten da. Abandonatutako autobus batean egiten du lo, baina, bere hornigaia amaitzen ari dela, konturatzen da natura gogorra eta axolagabea ere badela. McCandlessek ondorioztatzen du benetako zoriontasuna besteekin partekatzean lortzen dela eta bere lagun eta familiarengana bueltatzeko bidea bilatu nahi du. Hala ere, konturatzen da ezin dela bueltatu, neguak bidea zarratu baitio elurra dela eta, beraz, autobusera bueltatzen da. Egoera kritiko horretan, McCandless landareak jatera behartua aurkitzen da. Landareak antzekoak izanik, pozointsua den bat jan eta gaixotu egiten da. Gutxinaka hiltzen ari den bitartean, bere auto-errealizaziorako dokumentatzen jarraitzen du eta azkenengo aldiz imajinatzen du bere familia. Azken gutuna idazten dio munduari, agurtzen, eta lo zakuan biltzen da bere azken minutuetan. Bi aste beranduago, bere gorpua bilatzen dute ehiztari batzuek. Gutxira, Carine Virginiara bueltatzen da bere anaiaren hautsekin.
Aktoreak
Sariak
Oscar Sariak
Urtea
|
Kategoria
|
Hautagaia
|
Emaitza
|
2007
|
Aktore onena
|
Hal Holbrook
|
Hautagaia
|
2007
|
Muntaia onena
|
Jay Cassidy
|
Hautagaia
|
Urrezko globoak
Urtea
|
Kategoria
|
Hautagaia
|
Emaitza
|
2008
|
Kantu original onena
|
Eddie VedderMichael BrookKaki King
|
Irabazleak
|
2008
|
Soinu banda onena
|
Eddie Vedder
|
Hautagaia
|
Aktoreen sindikatuko sariak
Urtea
|
Kategoria
|
Hautagaia
|
Emaitza
|
2008
|
Aktore zerrenda onena
|
Hautagaiak
|
2008
|
Aktore onena
|
Emile Hirsch
|
Hautagaia
|
2008
|
Aktore zerrendako onena
|
Hal Holbrook
|
Hautagaia
|
2008
|
Aktore zerrendako onena
|
Catherine Keener
|
Hautagaia
|
Soinu banda originala
Pelikula honen soinu banda originala Eddie Vedderrek konposatu eta abestua da. Hau da pelikulan agertzen diren abestien zerrenda:
- «Guaranteed»
- «Rise»
- «Long nights»
- «Society»
- «Setting Forth»
- «No Ceiling»
- «Far Behind»
- «Tuolumne»
- «Hard Sun»
- «The Wolf»
- «End Of The Road»
Kanpo estekak