Smoke (euskaraz Kea) 1995eko Wayne Wang eta Paul Auster estatubatuar zinema zuzendarien komedia eta drama filma bat da. Bertan, Harvey Keitel, William Hurt, Harold Perrineau eta Forest Whitaker aktoreek antzeztu zuten.
Gidoia Paul Auster idazleak idatzi zuen, hain zuzen ere, 1990ean The New York Times egunkarian argitaratu zuen istorio labur batean oinarrituz. Berlingo Zinemaldian Zilarrezko Hartzaren saria irabazi zuen.
1995ean Blue in the Face ("Urdina Aurpegian") izeneko jarraipena izan zuen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1987ko uda, New York. Brooklyn auzoko tabako-denda baten inguruan euren bizitzak halabeharrezko patuak dituzten hainbat pertsonaien eta beren istorioen topagunea dira: Paul Benjamin (William Hurt) idazleak banku lapurreta batetako bala galdu batek hil zion emaztearen heriotzaren ondoren bere bizitza berregiten saiatzen ari da; Rashid Cole (Harold Perrineau) gaztea haurra zelarik laga zuen bere aita topatzen saiatzen ari da; Cyrus Colek (Forest Whitaker) bere ezker besoaren galera jainkoaren zigor gisa bizi du; azkenik, Augustus Auggie Wren (Harvey Keitel) dendariak bere iraganean haietaz oso harro ez dagoen bizipen eta oroipenak ezkutuan gordetzen ditu.
Aktoreak
Kanpo estekak