715. urteaz geroztik saxoniarrak bizi izan ziren han, eta frankoen erasoari aurre egin zioten 785. urtera arte. X. mendeanSaxoniako Dukerriko probintzia izan zen. 1180an Frederiko Bizargorriak Saxonia beretu eta printzerritan banatu zuen; Westfaliako Dukerria izan zen haien artean garrantzitsuena. XVI. mendeanMaximiliano I.ak Westfaliako zirkulua sortu zuen. 1807anNapoleonek Westfaliako erresuma sortu zuen, frantses estatuaren moldekoa, baina porrot egin eta 1813an desagertu zen. Horrela zati handi bat Prusiaren mende geratu zen. Gaur egun Alemaniako Renania-Westfalia land-aren barnean dago gehiena.