Volcae Tectosages
| Mota | talde etniko historiko |
|---|---|
| Hedapen mapa | |
Volcae Tectosages (Οὐόλκαι Τεκτόσαγες Ptolomeoren Geografia liburuaren II. liburuxkan) herri zelta bat (edo herri zelten konfederazio bat) da, erromatarrek, Galia hegoaldean kokatu zituztenak, egungo Languedoc mendebaldean. Bolkak bi taldetan banatu ziren Galian: Tectosages eta Arecomicae. Volcae Arecomicae, bestalde, Galia hegoaldeko ekialderago zeuden, Rodano ibaitik gertu. [1]
Historia
Julio Zesarren arabera Bohemian, kokatu ziren migrazio baten ondoren, Hertziniar basoan (Germaniako hegoaldean eta erdialdean zegoena), edo, bestela esanda, Danubio arroaren goialdea.[1] Julio Zesarrek Eratostenesek K.a. III. mendean idatzitako lan bati erreferentzia eginez eman zuen azalpen hori.[2]
| « | «Garai batean galiarrek germaniarrak baina ausartagoak ziren, gerra haien lurretara eramaten zuten eta koloniak bidaltzen zituzten Rhin-etik harantzago, ugariegiak zirelako eta lur nahikorik ez zutelako. Horrela, bada, Germaniako lurrik emankorrenak, Herziniar basotik hurbil daudenak, Eratostenesek eta beste egile greko batzuek entzunak baitzituzten, eta Orcyniano esaten baitiote, han ezarri ziren volko tektosagoak, eta herri hori oraindik ere bizi da bertan, eta ospe handia du bere justizia eta balio militarragatik». | » |

Migrazio hori, galiarren migrazio zahar baten baitan gertatu bide zen, K.a. 400. urte inguruan.[1] Estrabonek eta Pompeio Trogok Bohemiako galiar horiei buruz idazten dutenean, jatorria ere zehazten dute, Galiako hego-mendebaldeko tectosages-ak oso antzinako entitate gisa agertzen baitira eta, beraz, Galia hegoaldeko tectosages-ak, inplizituki, bertakotzat identifikatzen baitira inplizituki.
Batzuek uste dute, berez, Volka Tektosageak, Galia ipar-ekialdean egongo ziren hasieran, hortik mugitu eta Bohemian instalatu ziren, eta ondoren, 280. urteko “espedizio handian” parte hartuko zuten. Azkenik, Galia hegoaldera mugitu eta Languedoc aldean jarriko ziren.
Tradizioaren arabera,Tolosaldeko Volcae Tectosages-ek “espedizio handian” parte hartu zutenez, eta ibilbide luze eta gatazkatsu horrek Asia Txikira eraman zituen, beste bi herri galiar handirekin Galiar talde horrek Anatoliako Galatak herria osatuko zuten, hain zuzen. Dirudienez, espedizio haren barruan, Delfosko santutegiko arpilaketan parte hartu zuten eta "Tolosako urrearen" jatorria izango zen harrapakin bat eraman zuten bueltan Tolosara. Urre hori erromatar armadek berreskuratuko zuten Narbona aldeko eskualdea (geroago Gallia Narbonensis probintzia izango zena) deritzon eskualdea konkistatu zutenean.
Besatalde, tectosage-ak, Galia hegoaldean kokatu zirenean, hasieran, Garona ibarreko gainetan kokatu zen. K.a. III. Galiako hegoalderako mugitu ziren eta badirudi lekualdaketa hori kolonizatzaileentzat mertzenario lan egiteko aukerarekin erlazionatuta egon daitekeela (greziarren, kartagotarren eta erromatarrentzat borroka egiteko). Eskualde horretan finkatzean, bertan aurretik izan ziren populazioak, iberiar substratua zutenak, ordezkatu eta asimilatu zituzten pixkanaka.
Baina denek ez dute historia hori zuzentzat ematen. Tolosako unibertsitateko Pierre-Yves Milcent ikerlaria baliteke Zesarrek eta Estabonek lekualdatze horiek asmatu izana, puntu geografiko aldenduetan zeuden bi talde zelta ezberdinek, zergatik zuten izen bera azaltzeko.[1] honela dio historialari eta arkeologo frantsesak:
“Galiarren espedizioetan hurbiletik edo urrutitik parte hartu zuten Volka Tektosageak, horietako batzuk Asia Txikian instalatuta amaitu zirenak, Galiakoak zirela uste zen, eta, zehazkiago, egungo Languedoceko mendebaldeko eskualdekoak. Alderdi hori nabarmentzen dugu, tradizio garaikide funsgabe baina iraunkor bat dagoelako, zeinaren arabera herri horrek antzinako testuek diotenaren kontrako ibilbide bat egin bailuke: Galiako ipar-ekialdean edo Rhin baino harantzago dagoen eskualde batetik etorriko litzateke. Languedoceko tektosageen jatorri kanpotarraren mito moderno hori XIX. mendearen hasierakoa da gutxienez.”[1]
Tolosateak, bestalde, Volka Tektosageen parte ziren, eta izena, Tolosa hiriko biztanleei egoki zitzaien.
Etimologia
Volcae Tectosages izenak, Venceslas Kruta historialari eta arkeologo frantsesaren arabera, "Volques nomadak" (tecto-sagii hitzak "teilatu bilatzaileak" esan nahi du, eta "Volcae", interpretazioen arabera, "herriak" edo "belatzak" ("ausartak eta azkarrak" alegia) esan nahi du.[4]
Baina Xabier Delamarrek, zelten hizkuntza egungo aditu garrantzitsuenetakoak, ez du azalpen hori onartzen.[5] X. Delamarreren lanak kontuan hartuta, (2003, 294. eta 327. orr.), eta jakinda, iturri klasikoetako bertsio posible guztiek gerra-harrapariaren gorespena egiaztatzen dutela Volka Tectosageentzat (Pompeio Trogo galiar jatorriko idazle erromatartuak ez du besterik esaten: tektosageak «harrapakinaren plazerak» erakartzen zituela kontatzen duenean). Horrela, "volcae tectosages", honako esanahia luke: herriak (plurala esanguratsua da hemen, konfederazio bat baita)/belatzak, bila dabiltzanak (jabetzen/ondasunen/harrapakinen bila).[1]
Hiriak
Ptolomeoren (K.o. 100-170 gora behera) Geografía idazlanaren arabera, barnealdeko bere hiriak hauek ziren erromatar garaian: Illiberis (egungo Elna), Ruscino (Perpinyatik gertu), Tolosa colonia, Cessero, Carcaso, Baetirae eta Narbo colonia.
Iturri historikoak
- Julio Zesar, Commentarii de Bello Gallico, I-VIII.
- Diodoro Sikulo, Liburutegi Historikoa, V.
- Estrabon, Geografia, IV.
- Plinio Zaharra, Natur Historia, III.
- Ptolomeo, Geografia, II.
Oharrak eta erreferentziak
- ↑ a b c d e f (Frantsesez) Milcent, Pierre-Yves. (2015-05-05). Volques Tectosages. (kontsulta data: 2026-02-16).
- ↑ Les Volques Tectosages. .
- ↑ Deyber, Alain. Les Gaulois en guerre. Stratégies, Tactiques et Techniques Essai d’Histoire militaire (IIe/- Ier siècle av. J.-C.). Éditions Errance, 3 or..
- ↑ Kruta, Venceslas. (2000). Les Celtes : histoire et dictionnaire. Des origines à la romanisation et au christianisme. Paris: Robert Lafont.
- ↑ Delamarre, Xabier (2003) Dictionnaire de la langue gauloise: Une approche linguistique du vieux-celtique continental (2. arg). Errance. ISBN 978-2-87772-369-5. Honen bidez: Milcent, Pierres-Yves (2015-05-05)
Bibliografia
- Michel Bats, Bernard Dedet, Pierre Garmy, Thierry Janin, Claude Raynaud eta Martine Schwaller (2003) “Peuples et territoires en Gaule méditerranéenne : hommages à Guy Barruol”, Montpellier, Revue Archéologique de Narbonnaise, 35. gehig., 586 or.
- Dom Devic eta Dom Vaissète (2003) Histoire générale de Languedoc t. 1., Tolosa, Éditions Privat eta Claude Tchou Introuvables Liburutegirako, (1. XIX. ), 1.290 or.
- Pierre Gros (2008) La Gaule Narbonnaise. De la conquête romaine au IIIe siècle apr. J.-C., Paris, Picard, 166 or.
- Lionel Pernet (zuz.) et Réjane Roure (zuz.) (2011) Des rites et des hommes : Les pratiques symboliques des Celtes, des Ibères et des Grecs en Provence, en Languedoc et en Catalogne, Paris, Errance, « Archéologie de Montpellier Agglomération » bilduma (2 zk.), 288 or. (ISBN 978-2-87772-460-9)
- Gomez de Soto, José; Milcent, Pierre-Yves. (2003). «La France du Centre aux Pyrénées (Aquitaine, Centre, Limousin, Midi-Pyrénées, Poitou-Charentes)» Gallia 3 (1): 107-138. doi:..
- Stephan Fichtl (2005) La Ville celtique : les oppida de 150 av. J.-C. à 15 apr. J.-C., Paris, Errance, coll. « Hespérides / histoire-archéologie », 2. ed. (1. ed. 2000), 238 or., 24 cm (ISBN 9782877723077, OCLC 63787966).
- Dominique Garcia (2014) La Celtique méditerranéenne : habitats et sociétés en Languedoc et en Provence (VIIIe – IIe siècle av. J.-C.), Arles, Errance, « Les Hespérides » bilduma, 2. arg. (11. arg. 2004), 247 or., irudi. ; 24 cm (ISBN 978-2-87772-562-0, OCLC 881382904).
- Marco Simón,Francisco (1996) ¿Volcas en Hispania? A propósito de Livio, 21, 19, 6. Études celtiques, 32. 49-55 or.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- López Algaba, Luis (2025eko urriaren 17) El oro de Tolosa ¿Fantasía o realidad?
- Volcae Tectosages-en txanponak Tesorillo
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.