Vistula [ 1] (polonieraz : Wisła ; alemanez : Weichsel ) Poloniako ibairik luzeena da. 1.047 kilometro luze da, eta 194.424 kilometro koadroko arroa drainatzen du, 168.699 kilometro koadro Polonian, eta gainerakoa Bielorrusia , Ukraina eta Eslovakian .
Geografia
Mendebaldeko Beskide mendietan du iturburua, Poloniako hegoaldean, Txekiar Errepublikako mugatik hurbil. Krakovia hiritik igaro ondoren, San ibaiaren ura hartzen du, eta iparraldera egiten du. Varsovia igarota Mendebaldeko Bug ibaiaren ura hartu eta Bydgoszcz hirira heltzen da. Ubide batek Oder ibaiarekin lotzen du eta iparraldera egiten du. Gdańskeko golkoan du ahoa.
Izoztuta egon ohi da urtarrilean eta otsailean, eta urte osoan zehar ibil daiteke ontziz bi hilabete horietan izan ezik. Poloniako zenbait hiri garrantzitsu haren ertzean daude: Krakovia , Sandomierz , Varsovia , Płock , Włocławek , Toruń , Bydgoszcz , Świecie , Tczew eta Gdańsk besteak beste.
Erreferentziak
↑ 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-04-11) .
>1000 km >500 km >300 km >200 km >100 km