Bydgoszcz (polonieraz ˈbɨdɡɔʂtʂ ahoskatua; alemanez: Bromberg, ˈbʁɔmbɛɐ̯k ahoskatua; latinez: Bydgostia, Brombergum) PoloniakoKujavia-Pomeraniako voivoderriko eta izen bereko eskualdeko hiriburua da. Polonia ipar-mendebaldean dago, Brda ibaiaren ertzean, Vistula ibaiaren bilgunetik hurbil. Burdinbide eta ibai biltoki garrantzitsua da. Janari industria, industria kimikoa eta ehungintza dira jarduera nagusiak.