Valdemar IV.a. Atterdag (eusk: 'Egunsenti Berria'; Helsingør, 1320 – ib., 1375eko urriaren 24a) Danimarkako erregea (1340–1375) izan zen.
Kristobal II.aren semea izan zen. Erregetza hartu zuenean barne tirabirak eta anarkia bizi zituen Danimarkak, eta aginpide zorrotza ezarri zuen. 1346an Estonia saldu zien Teutoi ordenako zaldunei. 1361ean Eskania eta Gotlandeko uhartea hartu zituen eta, horregatik, aurre egin behar izan zion Hansa elkarteko hirien koalizioari (1358-1363 eta 1368-1370). Hauek garaile atera ziren eta, 1370an, Stralsund-eko bake ituna onartzera behartu zuten.[1]
Erreferentziak