Valdemar II.a Sejr (eusk: 'Garailea'; Ribe, Jutlandia, 1170eko maiatzaren 9a - Vordingborg, 1241eko martxoaren 28a) Danimarkako erregea (1202–1241) izan zen.
Holstein eta Eider eta Elba ibaien arteko lurraldea konkistatu ondoren itsas armada sendoa eratu zuen estoniarren aurka borrokatzeko. 1219. urtean garaitu zituen estoniarrak. 1223. urtean Schweringo kondeak bahitu zuen eta diru kopuru bat ordaindu behar izan zuen askatasuna lortzeko (1225). 1227. urtean Bornhöved-en garaitu zuten eta konkistaturiko lurraldeak itzuli egin behar izan zituen, Rügen eta Estonia izan ezik.[1]
Erreferentziak