Valdemar (III.a) Gaztea (danieraz: Valdemar den Unge) (c. 1209 – Refsnæs, 1231koazaroaren 28a) Danimarkako erregekidea izan zen 1215etik hil zen arte. Bere aitarekin batera gobernatu zuen eta bera baino lehenago hil zen.
Valdemar II.a Danimarkakoaren eta Dagmar Bohemiakoaren seme zaharrena izan zen. 1215ean erregekidea aukeratu eta 1218an gantzutu eta koroatu zuten. 1223an bera eta bere aita Henrike I.a Schweringoaren preso erori ziren. Valdemar 1226an geratu zen libre, Alemanian Danimarkako lurraldeak uztearen eta diru-kopuru baten truke.